ZerEsana eguna 2016

Hamen dogu apirilen 23an ospatu genduan ZERESANA eguneko bideo laburpena!

Azkan urtietan geldirik egon arren, denpora askuan Zer Esana Lekittoko tresna komunikatibo garrantzitsua izan da. Urte hasieran Lekittoko gaztiok batzen hasi ginian eta Zer Esana tresna komunikatibuak eukan garrantzijaz ohartziaz batera hau barriro martxan ipini bihar zala ikusi genduan hainbat gaztek, ezin gendula alde batera itxi herrijan erreferente zan horrelako tresna baliagarri bat.

Holan ba, apirilian ZERESANA eguna antolatu eta egun hori erabili genduan lagun talde baten buruetan euazan ideiak plazaratzeko, helburu orokortzat beti be lekittarrak informatzia dagolarik. Helburu nagusi hori lortzeko ideia edo bide desberdinak erabiliko dira aurrerantziak, bestiak beste, web telebista bat sortuko da (hilian behin plazaratuko dana), baitxa albisteen gune bat, elkarrizketa txoko bat, …

Esan beharra dago proiektu hau ez dela gune itxi bat, gazteok sortu arren Lekittarrentzako tresna bat da, beraz, proposamen zein kritika (beti be eraikitzailiak dirazenian) oso ondo etorrijak izango dira.

Ez daigun itxi alde batera tresna hau, danon artian emon daigun ZERESANA!

Ta amaitzeko, hor daukazue ZerEsana eguneko laburpen bideo bat. Eguna goizetik hasi genduan Lekittoko gaztiok apirilaren 23an. Plazan batu eta paella ederrak prestatzen hasi ginian elixapian, ta konturatu orduko bazkaltzeko orduan be heldu zan. Plazara mobidu eta han bazkaldu genduan Lekittoko kuadrila askok, baitxa be bazkalosteko kafe eta patxaranagaz batera mahai jokuetan jolastu. Ostian, Sakatu elektrotxarangiagaz batera poteua egin genduan herrian zihar eta Zeresana eguna ondo amaitzeko gabaz pantalo eta kantzontzilo karreria egin genduan plazan. Danon artian sortutako giro bikainagaz egun ederra pasa genduan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s