Udaleku ibiltarija 2016

Karkabia elkartiak udaleku ibiltarijan ixena emoteko epia zabaldu dau

Uztailen 12txik 21era eingo da aurten Karkabia Kultur Elkartiak antolatzen daben Udaleku Ibiltarija. Eta maiatzaren 31ra arte, herritxarrak ixena emoteko aukeria dauke. Horretarako, interesauak Iturriotzen, R.M. Azkue Ikastolan edo kultur etxian emon biharko dabe izena, kuotia 120 eurokua dalarik.

Ibilbidea Erronkaritxik hasikoda aurten. “Erronkari herritxik Orreagarako ibilbidia egingo dogu. Tartian, bestiak beste, Izaba, Uztarrotzei eta Otxagabitik igaroko gara”. Elkarteko kidiak Iratiko Oihanian egingo dabezen txanguak azpimarratu nahi ixan dabez. “Bi egunetan bertako aterpetxean lo egingo dugu, eta naturiagaz kontaktu zuzena edukiko dogu”. Orbaitzetara heldu eta gero, handik Orreagara egingo dabe ibiltarijak, eta han amaitxuko dabe ibilbidia.

Aurtez zazpigarren urtez eingo da udalekua eta helburua Lekitxoko gazte eta nerabien harremana sendotziagaz aparte, sormena askatu, beste modu batera ondo pasa, naturien eta taldekidien errespetuan oinarritxuta taldian bixi eta gozatu, eta norbere nahijetatik hasitxa, danen artian ekimen bat eraiki.

Prezijuari dagokijonez, gainerako udalekuekin alderatuta “merkea” dela diñue. “Guk eta geutzako eraikitxen dogun ekimena ixatia nahi dogu Udaleku Ibiltarija, eta bide horretan, ikusten dugu dirutan ordaindu biharrekua ezin dala ixan oztopo bat Karkabiako ekimen honetan parte hartzeko; gure aisialdija aurrera eruateko bitartekuak be modu kolektibuan sortzeko atiak eta burua zabalik daukaguz”.

TESTUA: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/05/04/lekeitioko-karkabia-elkarteak-udaleku-ibiltarian-izena-emateko-epea-zabaldu-du/13161944_618684861614627_4791426120507331496_o

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s