Larriki gaixo dagozen presuen egoeria mintzagai Lekitton

 

Espetxeak pertsona gaixoengan duen eragina, HIESArekin espetxean bizitzeak dakarrena eta presoen gertukoek  hori nola bizi duten ezagutzera emateko berbaldia egongo da maiatzaren 14an, 12:00etan, Lekeitioko plazan. Eta herritarrei ekintza horretan eta preso gaixo larriak etxeratzeko dinamikaren baitan antolatzen diren beste ekintzetan ere parte hartzeko deia egin diete.

Presoen etxeratzea eskatze aldera, eta horien errealitatea mahairatzeko, besteak beste, Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren egoera bistaratuko dute. “Uste dugu, herritarrak egoeraz jabetzeko eta kontzientziatzeko oraindik lan handia dagoela egiteko”.

Gaixorik dauden presoen eskubideen defentsan diharduten lekeitiarren esanetan, Espainia eta Frantziakoestatuek legedia beteko balute, preso horiek kalean egongo lirateke. “Salbuespen legedia mantentzea lehenesten dute ordea, horrek, preso horien osasunean eta bizitzetan izan dezakeen eragina kontuan hartu gabe”.

Iturria: Lea Artibai eta Mutrikuko HITZA

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/04/29/larriki-gaixorik-dauden-presoen-egoera-mintzagai-izango-da-lekeition/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s