Eztabaidak badoiaz aurrera

 

1. blokia amaitxu da, eta Lekitton 40 gazte baino gehijaok parte hartu dabe lehelengoko blokeko asanbladetan. Munduko egoeria aztertzeko aprobetxa dabez lehelengoko ponentzi honetako asanbladak, geure inguru hurbilari nahiz urruneko egoeriari begirada kritiko bat botateko.

Egoeria aztertziagaz gain, 1. ponentzijari hainbat emendakin proposatzeko be balijo ixan dabe asanbladak. Euskal Herriko auzo eta herrijetan 300 emendakinetik gora egon diraz, eta horrek argi erakutsi dau Euskal Gazterijak kritikarako eta burrukarako daukon gogua! Zorijonak!

Baina ondinoko asko dago eitteko, bidien erdijan gaoz, eta datorren asteburuan hasiko da 2. blokia: Zelan eraikiko dogu Euskal Estatu Sozialistia?

Azaroak 17, 11:00, eztabaida asanbladia

Azaroak 24, 16:30, emendakin asanbladia

Abenduak 8, 12:00, hautaketa asanbladia

Gazte, altza burua eta begiratu ingurura. Gazte antolakunde barri bat sortzera goiaz eta horrek danon lan eta ilusinoia bihar dau. Zure inguruko gaztiari emon teinkadia belarritxik eta batu prozesura. ATARA ZUKGUA GARUNARI!

Esan dogun moduan, 1. bloke honetan sistema kapitalista-patriarkalen logikia ulertzen, eta sistema horrek XXI. mendian hartu daben forma zehatza ezagutzen hasi dira gaztiak. Gero, Europar Batasunak, Frantziar zein Espainiar Estatuak eta Euskal Herrijak bizi daben egoerien ganeko irakurketia egin dabe, iraganetik hasi eta gaur egunerainoko bidia eginez.

Guzti horrek hainbat ondorijo atarateko balijo ixan dotse. Bestiak beste, gaur egun bizi dogun krisija eztala krisi ekonomiko bat bakarrik. Baizik eta hainbat krisi dagozela horren atzian: krisi ekologikua, balorien krisija, hegemonijen krisija, zaintza krisija edo finantza krisija bestiak beste. Hau da, zibilizazino krisi baten aurrian gaozela, sistema kapitalistia bera dagolarik krisijan.

Eta honen aurrian egon leikezen alternatibak be jorratu dabez. Argi ikusi dabe zapalkuntzan eta zorretan oinarritzen dan sistema kapitalistiak mundua hondamendira daroiala eta horren aurrian, sistema hau irauli eta gizarte justu bat eraiki bihar dala. Eta zentzu horretan burrukia ezinbestekua dala, pertsona bakotxa dagon posizinoian bertan, iraultzarako subjektua dala, eta egunez egun norbanakotik kolektibora osatu bihar dala iraultza hau.

Gaur egunian, Alemania murrizketakin, Merkel-eaz eta zapalkuntziagaz lotzen badogu be, ezin geinke ahaztu iraultzaile handijen sorlekua izan dala. Eta ezin geinke ahaztu, era berian, on dala mende bat bertako emakume batek gaurkotasun osua daukon aldarrikapena mundu osora zabaldu ebala. Eta gaur ikusitxakua ikusitxa inoiz baino ozenago ohiukatzeko garaija dala: Sozialismoa ala basakeria!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s