Prentsaurreko ibiltarija egin dogu!

Imagen

Lekittoko herritarrok!

Lekittoko gazte guztion ixenian, gure herrijen etorkizuna goitik behera aldatuko daben notizi bat daukagu zuentzako! Hilabete askotako biharren ostian, heldu da herriko kale kantoi guztijetara albiste hau zabaltzeko ordua! Azkanian, lortu dogu! Lortu dogu Lekittoko Gaztetxia!

Ixan be, lekittoko gaztiok gure herriko diagnostiko bat osatu eta daukaguzen arazuari aurre eitxia erabaki ostian, Gaztetxe bat daukagula ondorioztatu genduan duela hainbat hilabete. Gaztetxe bat, hain zuzen be, gaztiok gure arazuari bueltia emoteko tresna bat bihar dogulako, gaztiok gazte ixatiarren Lekitton daukaguzen arazuak konpondu eta gure herriko errealidadia egunez egun aldatzen saiatzeko gune aske, propio eta autogestionatu bat bihar dogulako.

Baina hori guztia baino haruntzago, herri osuentzat eta herritar guztiontzat zabaldutako gunia da Lekittoko gaztiok eskeini nahi doguna. Ume zein heldu, gazte zein zahar, lekittar danentzat zabalik egongo dan gaztetxia da aldarrikatu eta lortu doguna.

Lekittoko gaztiok bihar dogulako, herritarrok bihar dogulako eta Lekittok bihar dabelako, gure Gaztetxia martxan hasteko geruago eta gitxiago falta jaku! Parte hartu daigun danok Lekittoko Gaztetxia sortu, eraiki eta aurrera eruaten! Parte hartu daigun lekitttarron gaztetxia zabaltzen!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s