Prozesu Eratzaileko eztabaidak hasi dira

Imagen

Irailen 29an Zarautzen egin zan aurkezpena eta gero, hasi da martxan herririk herri Gazte Zukgua Prozesu Eratzailia.

Lekitton 40 gazte inguru batu zirian atzo, eta Prozesuen nundik norakuak azaldu ostian, goiz eta arratsaldez, eztabaidatzeko, iritzijak bota eta entzuteko, hausnartzeko, ikasteko eta Gazte Antolakunde barrira bidian norbere hondar alia ipintxen hasteko aukeria egon zan. Norbanakotik kolektibora, gaztiak hasi dira daukezen kezka eta arazuen aurrian garunari zukgua atara eta alternatibia eraikitxen!

Urrijen 20an goixeko 11:00etan euken hitzordua ipinitxa Lekittoko gaztiak. Hasieran Barandiaran aretuan batzeko ixan bazirian be, azkan momentuko arazo bategaitxik Galarrenara aldatu eben hitzordua. Gazte Zukgua Prozesu Eratzailia nundik datorren eta zer dan, daukozen helburuak zeintxuk dirazen, eta aurrera eruateko proposatzen dan metodologija azaldu eben hasieran. Gero, nahiz eta 11:00ak ixan ondinoko gehijenak erdi lo euazalez, esnatzeko joko bat egin eta berotu ostian eztabaida eta ariketakin hasi zirian.

Goxian, gaur eguneko munduan bixi dogun egoerien ganeko edukijak landu zirian. Sistema kapitalistien nundik norakuak, kontsumo gizartien ondorijuak, honek ekarri dabezen zor eta krisijak: krisi ekologikua, balorien krisija, krisi ekonomikua… Ariketa eta esketxen laguntziagaz hausnartu, iritzijak trukatu eta hainbat ondorijo atara zirian. Amaitzeko, bazkaltzen juan aurretik, Story of stuff bideua ikusi eben gaijan gehijao sakondu eta berba egindako guztijen sintesi bat egiteko.

Arratsaldeko saijua 17:00etan hasi zan munduen egoerien ganeko bideo labur bategaz. II. mundu gerratik gaur egunera egon dirazen aldaketa garrantzitsuenak, gerra hotza,  SESBn erorketia, “ongi izate estatuen” sorreria eta abar azaltzen zirian bertan. Azkan baten, gaur egunian sistema kapitalistiak bixi daben krisi hori nundik etorri dan ulertzeko gakuak. Bideua eta gero, beste hiru-lau ariketa egin ebezen, gazterijan zentrata batez be. Gazte izaeria, gazte izatia zer dan, gaztiok bizi dogun problematikia… Hori bai, tartian jan eta edateko aukeria be egon zan; zuku, fruta eta txokolatiagaz indarrak berreskuratu eta eztabaidak energiz beteteko aukeria. Amaitzeko argazkija atara eta hurrengo hitzordua zehaztu eben: urriak 27 arratsaldeko 16:30. Astion edukijak landu ostian, datorren zapatuan, 1. ponentzija irakurri eta emendakinak egiteko geratu zirian.

Oharra:1. bloke honetan landuko dan Ponentzija eskuratu nahi izanez gero idatzi prestlekitto@gmail.com helbidera. Bestalde hamen daukazuez hainbat material gaijan gehijao sakondu nahi ixanez gero.

1 thought on “Prozesu Eratzaileko eztabaidak hasi dira”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s