GAZTE ZUKGUA MARTXAN DAO!!!

Imagen

Irailen 29an Gazte ZUKGUA Prozesu Eratzailien aurkezpena egin zan Zarautzen. Eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta auzotatik moduan, Lekittotik be 30 gazte inguru batu zirian bertara.

Gazte independentista eta sozialistak antolakunde barri bat sortzeko prozesua martxan ipini dabe, tresnarik barik euazala ikusitxa. Herriz herriko biharra martxan dago, eta udabarrijan sortuko da mugimendua.

Herriz herri abiatu dugun gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortu asmo dugu, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena.Jatorria, udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamikan dago. Herriz herri gazteok antolatzeko dugun beharraz hausnartu eta ideia hau partekatzen igarotako hilabeteen ostean aterako ondorioa da.

Gazte antolakunde baten beharra dagoela argi dugu, orain zer nolako antolakundea nahi dugun, zehaztu behar dugu. Hortik izena beraren izana ere. Norbanakotik (ZUK, gutako bakoitzak) kolektibora (GU, osatzen dugu). Guztion ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina. Baina, ez hori bakarrik, izan ere, kolektibo garen heinean, gazte modura kezka, arazo eta bizi ikuspegi propio bat dugulako, prozesua berak geuretzat ere aberasgarria izango da (gozatu, ikasi, landu, eztabaidatu, partekatu, harremandu…ko garelako).

INDEGEREZIA ETA SOZIALIMOIA?!

Imagen

Hamen aurkezpen eguna laburtzen daben bideua be:

Eta informazino gehijao nahi ixanez gero: http://gaztezukgua.info/

1 thought on “GAZTE ZUKGUA MARTXAN DAO!!!”

  1. nok esango…

    Euskal Herrijan Eskorbuton garai illunetatik, Bitamina C promozionatzera pasa gara baña!

    Animo gaztiak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s