San Pedro Gazte Egunian uztaileko egitegia zehaztu genduan gaztiok

Hona hamen pasa dan zapatuko egunen laburpentxua irakurtzeko eta asanblean erabakitakuen barri eukitxeko aukeria. Gogoratu, hurrengo hitzordua barijakuan, uztailen 6an, 12:00etako asanblean daukagula. Eta horri etorri ezin badozue, hurrengo eguneko bixikleta martxia ez galdu behintzat!

Zapatuan, San Pedro gazte eguna ospatu genduan. Goixeko 10.00 etan hasi zan montajia eta apainkentia. Honen ostian kuadrila desberdinak batzen hasi zirian, bazkarirako erosketak ein, tortilia prestatzeko tokija hartu,… eta giro edarra egon zan goixian zihar limoneruan, danok maonesko jantzitxa.
12.00 etan Kultur etxien atzeko aldian gazte guztijok batu giñian eta asanbladia ein genduan.
Zapatuko asanbladan hamendik okupaziñorarteko egutegija zehaztu zan. Hasieran lan taldeka banatu giñian, talde bakotxian idea desberdinak pentsateko eta hau eta gero barriro danok batu eta ideak aukeratu ostian egunak ipini eta kuadrila desberdinak hartu eben honek antolatzeko arduria.
San Pedro gaztetik gaztetxia okupa bitxarteko ekimenak zehaztu genduzan 75 gazte batu giñian asanbladan!
Asanbladien ostian kuadrila bakotxak bere tortillia prestatu eban eta zirimirija zala eta eskolapian bazkaldu biharrian Kontzijopian bazkaldu genduan. Bazkal ostian antzerkija eta kontzertua eta gero poteora! Mozkortu, soka saltuan ibili eta giro edarra sortu genduan bai eskolapian eta herrija be bai.
 
Zapatuko asanbladan zehaztutako egutegija Eskolapeko gaztetxeko panelian badago be honektxek dira hamendik aurrera egingo diren ekimenak:
Uztailek 7: Bixikleta martxia (Brageterre kuadrilliak antolatuta)
Uztailak 10: Akanpadia
Uztailak 16: Ikastaruak
Utzailak 18: Altxorraren bila (Dzi Plak antolatuta)
Uztailak 20: Bainua (Ekhi, Iratxe, etabarrek prestatuta)
Uztailak 23: Burrunbadia (Uxue eta abarrek antolatuta)
Uztailak 25: Olinpiadak (Pinzabakuak, amaiur… dira antolatzailiak)
Uztailak 27: Bertso afarija (Zerzetiak antolatuta)

Hurrengo asanbladia uztailak 6, barijakuan, 12.00eta Limoneruan. Bertan, besteak beste, datorren asterako pentsa genduzan ekimenak zehaztu biharko doguz. Ixan be, uztaileko ekimenetako batzuk kuadrilla ezberdinak antolatzeko arduria hartu eben eta beste batzuk, barriz, asanbladan prestatzeko geratu zirian.

Halan ba, hurrengo ekimenetan eta asanbleetan alakr ikusten jarraituko dogu. Eta datozen egunetan be, adi zeresanako web orrira, San Pedro Gazteko argazkiak, bideo barriak eta albiste gehiago argitaratzen jarraituko dogulako!

GURE ARAZUEN AURRIAN
GAZTOK GAZTETXERA!  Anima eta parte hartu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s