Azkan asanbleako laburpena

Pasa dan zapatuan asanblea barri baten batu giñian eta datorren asteko San Pedro Gazte Egunaz gain, beste kontu batzun inguruan berba egin genduan. Hona hamen jakin biharreko guztia, eta gehiago jakiteko, ekainen 30ian eskolapian ikusiko gara!

2012-6-23

  • San Pedro Gazte Eguneko egitarauen errepasua egin dogu eta falta dirazen gauzak prestatzeko ekainen 27an, 19:00etan geratu gara eskolapian.
  • SPG egunian 12:00etan eingo dogun azalpen/asanbleiak daukon garrantzija azpimarratu dogu, gaztiori gaztetxera bidian egiten gaozen eta egiteko daukagun guztija azaltzeko. Gaztetxia lortzera goiazela eta horretarako danon parte hartzia ezinbestekua dala zabaldu bihar dogu.
  • Oin arte ein dogunaren eta zabaldu dogunaren inguruan balorazio labur bat egin eta San Pedro Gazte egunetik aurrera egin bihar doguna zehazten ibili gara.
  • Gaztien artian zabaltzen jarraitu bihar dogula azpimarratu dogu, gazte guztiok gaztetxia nahi dogula, lortuko dogula eta gure arrazoiak zeintxuk dirazen argi itxiz.
  • Gaztiok batzeko eta kalian mezua entzuteko ekimenak egingo doguz datorren zapatutik aurrera.
  • Uztailen 2tik 6ra bitartian herrijan gaztiok batzeko ekimenen bat proposatuko dogu datorren zapatuan.
  • Horreaz batera, uztailen 7an, kalejira antzeko bat eingo dogu kale antzerkija aprobetxata, 20:ooetan eskolapetik hasita. Bertan, gaztion arrazoiak zabalduko doguz herrijan eta modu orijinal baten kaleko aldarrikapena eingo dogu.
  • San Pedro Gazte egunetik aurrera, kuadrillaka gazte guztiakin egoteko biharrixana ikusita, lan-talde bat sortu dogu planteamentua egiteko. Martitzenian batuko da 19:00etan.
  • Hurrengo asanbleia San Pedro Gazte egunian 12:00etan ixango dalez, bertan erabakiko dogu noiz batu barriro.

1 thought on “Azkan asanbleako laburpena”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s