Akta (2012-06-16)

Gaur, astero lez, Lekittoko Gazte Asanbladia batu da eskolapian, honek dira eztabaidatu dirazen puntuak, eta ataratako hausnarketa txiki batzuk. Gehiago nahi badozu, datorren astian etortzeko aukera daukazu; ez geratu etxian, eta zapatuan 12:00etan eskolapera bajatu.

Asanbladako akta (2012-06-16)

*Gaztetxiari eta mugimenduari babesa emoteko graba nahi dan bideoa grabatzeko egunak ekainak 16 (zapatua) eta ekainak 18 (astelehena) izango dira. Bakoitzak bere inguruan zabaltzea, eta kuadrilak arduradunekin harremanetan jartzea

*E-22 Hitzaldia egingo dugu Kultur Etxean, 20:00etan. Bertara Gaztetxe ezberdinetako kideak gonbidatu ditugu beraien esperientziak trukatzeko

*Logo lehiaketa:

Aukeratu da gazte mugimenduaren logoa izango dena, eta San Juan Suan aurkeztuko da.
Gazte Asanbladaren izena berrartzea erabaki dogu

*San Pedro Gazte (SPG) egun handia be badator, eta hasi gara ardurak anatzen. Aportazioak ongi etorriko dira, eta gonbitea zabaltzea ezinbestekoa da.

*SPG eta gero?
Okupazioaren inguruan hitz egin dogu, baina, batez ere, aurretik egin beharreko lana azpimarratu dogu. Gazteen atxikimendua lortu eta indartu behar dogu.
Ekimen erakargarri batzuk aurrera ateratzeko asmoa dago, okupazio aurretik, eta gero ere.

Planteamendu sendoago bat eskatzen du gaiak.

Kale Antzerkian zehar, Kaxarrankan… eta datozen egun garrantzitsuetan ere presentzia bermatu behar dogu

DATOZEN HITZORDUAK:

*E-19 (20:00) Komunikazio Lan Taldea
*E-23 (12:00) ASANBLADA. DANOK BERTARA!
*E-20 (19:00) Hitzaldia eta San Juan Sua prestatzeko

Komunikazio Lan taldea.

1 thought on “Akta (2012-06-16)”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s