Ekainen 2ko asanblean hainbat gauzaren inguruan berba ein dogu lekittoko gaztiok

Hamendik San Pedro Gazte Egunera bitarteko eginbeharrak zehaztuta, lekittoko gaztion asanblea barri baten batu gara zapatu honetan. Bertan esandako guztiaren laburpena daukagu berton; lekittarra bazara eta gaztia bazara, zeu be honen parte zarilako!

2012-6-1. Asanblea Zabala

LEKITTOKO GAZTIOK OIN ARTE ZEHAZTUTAKUA

  • Hamendik San Pedro Gazte Egunera (SPG Eguna) bitartian, ekainen 30era arte, “Gure arazuen aurrian, lekittoko gaztiok gaztetxera!” mezua zabalduko dogu gazte guztien artian. Gure mezua zabaltzera bidian eingo dogu egiten dogun guztia.
  • SPG Egunian lekittoko gazte guztiok batuko gara eta egun horretatik aurrera kalia hartuko dogu gaztetxera bidian. Gaztiontzako egun erreferentia ixango da.

SAN PEDRO GAZTE EGUNERA BITARTIAN EGINGO DOGUNA

  • SPG Egunian bideo bat aurkeztuko dogu gazte kuadrilla ezberdinakin eindakua. Helburua, kuadrilla guztiok gaztion mezuaz bat gaozela erakustia da, bideo baten bitartez. Komunikazio lan-taldeko batzuk dabiz bideo hori pentsaten eta kuadrilla ezberdinetara heltzeko planteamentua eitxen.
  • SPG Egunian herri osua gaztiok identifikako gaitxuzen irudijaz beteko dogu eta gazte guztiok bat eingo dogu horreaz. Aurreko astian, San Juan Suan, ekainen 23an, gaztion irudi edo loguen aurkezpena eingou.
  • Logo lehiaketia dago martxan ekainen 10era bitartian. Horrretarako sortutako lan-taldia arduratuko da San Juan Suan aurkezpena zelan eszenifikako dogun pentsatiaz.
  • Lekittoko Gaztiak edo Lekittoko Gaztion Asanbladia da gaztiok batzen gaitxun ixena. Momentuz hori da gaztiok izendatzeko erabiltxen dogun modua eta logua aukeratzerakuan zehaztuko doguna. Dana dala, irudijen arabera ixen barri bat urten ezkero, esanahi bereziren bat daukolako edo, erabakiko dogu.
  • SPG Eguneko lan-taldia batu da eta deialdi bat zabaldu dau egunen prestaketarako. Ekainen 6an, eguaztenian, 17:00etan eskolapian. Asanblean inguruko jentiari abisateko geratu gara eta nahi dabenak parte hartu leike. Bertan, propagandako planteamentuaz hasi eta egitaraua osatuko dogu. San Juan Sua eta SPG egunen lanketia batera eingo dogu.
  • SPG Egunera bitarteko planteamentuan, gaztetxia lortzeko sortutako mugimenduen inguruko hitzaldi bat antolatzia proposatu da, beste herri batzutako esperientziak ezagutzeko. Kontaktuak daukozen jentia berba egiteko geratu da eta eguazteneko batzarren ostian ikusiko da ia posible bada edo ez prest dagon jentia topatia.
  • Ekainen 22an, barikuan, litzateke hitzaldi hori. Hurrengo asanblean ikusiko da ia posible bada.

LAN TALDE TEKNIKUA

  • Lan Talde Teknikuak batzen jarraitzen dabela komenta dau eta emon ditxuzen aurrerapausuen inguruan berba ein dogu. Aukera ezberdinak aztertzen eta kontaktu ezberdinakin berbetan jarraituko dabe, gune konkretu bat aukeratzera bidian.
  • Hurrengo asanblean berbetan jarraituko da barriren bat badao.

TXOSNA BATZORDIA

  • Txosna Batzordian parte hartzen daozenek esan dabenaren arabera, uztailen hasierarako irailaren 3ko Gazte Eguneko egitarau zehaztu bihar dogu gaztiok.
  • Egitarau zehatzian zer ipini adostu baino, Gazte Egunian aurreko urtietan modura plazako paella txapelketa herrikoian parte hartzeko deialdia eingo dogula erabaki dogu, eta gaztiok antolaketan laguntzen inplika biharko garila.
  • Hortik aurrerakua, txosna batzordian parte hartzen daben gaztien artian berba eingo dabe.

HURRENGO DEIALDIAK

  • Hurrengo asanblea zabala, ekainen 9an, zapatuan, 12:00etan eskolapian eingo dogu. Bertan, gaurko gaietatik aparte, SPG Egunetik aurrerako planteamentuen inguruan berbetan hasiko gara. Horreaz batera, behin gaztetxia lortzen dogunian egin biharrekuari buruz berbetan be hasi bihar gara.
  • Komunikazio lan-taldiak bere hurrengo batzarreko datia ipini dau: ekainak 5, 18:00etan Kultur Etxian.
  • Gogoratu baita be, SPG Egunerako, ekainen 6an, 17:00etan eskolapian geratu garila parte hartu nahi dabenentzat.

1 thought on “Ekainen 2ko asanblean hainbat gauzaren inguruan berba ein dogu lekittoko gaztiok”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s