Lekittoko gaztiok martxan, zapatuan asanblea barri bat daukagu

Datorren zapatuan, ekainen 2an, lekittoko gaztiok asanblea zabal barri bat daukagu eskolapian eguerdiko 12:00etan. Asanbleien aurretik, ezinbestekua da batu garien azkan aldijan berba eindakua jakin edo gogoratzia. Hona hamen azkan erabakiak laburbiltzen dabezen aktia.

Dakixuen modura, mementu honetan logo lehiaketia dago martxan, lekittoko gaztiok identifikateko irudi bat lortzeko asmotan. Horreaz batera, komunikazio lan-taldia eta lan-talde teknikuak be batzen jarraitzen dabe. Komunikazio lan-taldien akta barri bat datozen egunetan eongo da eskuragrri eta lan-talde teknikuak zapatuko asanblean emongo dau bere pausuen barri.

Baina, lan-talde ezberdinak, asanbleak, komunikazioko panela, lehiaketia… nundik datoz? Ta hori baino inportantiago, nora doia hori guztia? Horretarako, hona hamen azkan asanblea zabalian aurrera begira jarraituko odgun bidiari buruz gaztiok erabakitakua:

  • Hamendik San Pedro Gazte Egunera (SPG Eguna) bitartian, ekainen 23ra arte, “Gure arazuen aurrian, lekittoko gaztiok gaztetxera!” mezua zabalduko dogu gazte guztien artian. Horretarako ekintza ezberdinak eingo doguz:
    • Irratsaiuak ein kuadrillaka astero ta zabaldu tabernetan ta interneten
    • Kuadrillaka lekittoko gazte guztiok ados gaozela erakutsi, Horretarako, bideo bat eingou kuadrillaz kuadrilla atxikimendua erakusteko.
  • Logo lehiaketa bat ipini dogu martxan gaztion irudia lortzeko. Ekainen 16ra arte luzatuko da epia eta San Juan Suan aurkeztuko doguz lekittoko gaztiok identifikaten dabezen logua eta ixena. Lehiaketiaz arduratzeko lan-talde bat sorttu dogu asanbleatik.
  • Horreaz batera, SPG Eguna prestatzen hasteko, lan-talde bat sortu da asanbleatik.
  • San Juan Suan, ekainen 23an, logua eta ixenen aurkezpena eingo dogu.
  • Hortik aste betera, SPG Egunian, kalera urtengo dogu lekittoko gaztion irudija zabalzten. Gazte guztiok batuko gara egun horretan eta gure irudija herri osora zabalduko dogu.
  • SPG Egunetik aurrera, gaztiok kalia hartuko dogu gaztetxera heldu arte!

Hauxe da oin arte erabaki doguna. Hortik aurrerako guztia datorren zapatuan berba eingo dogu. Bertan alkartuko gara!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s