Lekittoko gaztiok badaukagu geure txokua kalian

Pasa dan barijakuan, lekittoko gaztion txokua inaugura genduan eskolapian. Gaztion arteko komunikazioa hobetzeko asmoz, kalian leku finko bat eukitxia ezinbestekua ikusten genduan. Edozein gazterentzat erreferentzi puntua ixango zan bitarteko bat, guri zuzendutako gai ezberdinen inguruko informazioa batzeko lekua.

Funtzio hori eukiko dau, hain zuzen be, barikutik aurrera eskolapian daukagun panelak. Gaztiok gaztiontzat sortu eta erabiliko dogun txokua izango da. Bertan, esaterako, egutegi bat egongo da, hilabetero gaztiori zuzendutako ekimen, deialdi eta abarren barri eukitxeko. Horrez gain, asanblea zabal eta lan-talde ezberdinetan berba egindakuari buruzko akta-laburpenak zein deialdiak egongo dira ikusgai, baita egindako eta egingo dirazen ekimenen barri be.

Saretik kalera, kaletik sarera, lekittoko gaztion artian geruago ta harreman sendo eta eraginkorraguak sortzen gabiltzaz. Hamendik aurrera be, gaztion ahotsak oihartzuna eitxen jarraituko dau!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s