Ekimenez betetako asteburua daukagu gaztioki lekitton

Barikua honetan, 18:00etan asanblea zabala eta 20:00etan Lekittoko Gaztion Txokua inaugurako dogu eskolapian. Zapatuan, aldiz, Plazak Bete ekimenian parte hartuko dogu, 12:00etan bajadia hasten dan lekutik hasita. Horrez gain, lan-talde ezberdinek batzeko ordua ipinita dauke astebururako…

Ixan be, aurreko asanblea zabalen ostian, hainbat ekintza eta betebehar burutzeko geratu ginian lekittoko gaztiok. Akta zabalagua biharko asanbleien ostian irakurri ahalko badozue be, hona hamen hitz egindako punturik inportantienak:

  • Lekittoko gaztion panela eskolapian ipiniko dogu maiatzen 18an, iluntzeko 8retan, eskolapian. Jatekua, edarija eta musikia eukiko doguz laguntzeko.
  • Hurrengo egunian, plazak bete ekimenian parte hartuko dogu, plazara kalejiran bajatuz 12:00etan bajadia hasten dan lekutik. Hankapaluak, banderolak, pankartak… gaztetxien aldeko mezua zabalduko dogu euskal presuen etxeratzia aldarrikatziaz batera. Kamiseta gorriak eta jertse baltza, edo aldebres, bajatzeko deia ein deuskue gaztiori.
  • Hamendik aurrera, eta ekainen amaiera aldera arte, “Gure arazuen aurrian, gaztiok gaztetxera!” mezua zabalduko dogu gaztien artian. Horretarako ekimen ezberdinak ein bihar doguz ahalik jente gehienengana heltzeko eta danok gazte guztion erabakia dala erakusteko.
  • Horreaz batera, lekittoko gaztiok irudikatu gaitxuzen logo, esanahi, kolore eta ixen bat eukitxeko lan-talde bat sortu dogu. Logo lehiaketia, buzoiak… ideia ezberdinak pentsa biharko ditu.
  • San Juan Suan gure irudijen aurkezpena eingo dogu eta San Pedro Gazte egunian zabalduko dogu kalera. Ahalik gazte gehien batuko gara egun horretan.
  • Hortik aurrera, mota ezberdinetako ekimenak eitxen jarraituko dogu, kaliak gure irudiakin bete eta gaztetxien aldarrikapena praktikan erakutsiz.

Maiatzen 18ko asanblean, beraz, hamendik ekainen amaierara bitarteko guztia ondo zehaztuko dogu, San Juan Sua eta San Pedro Gazte prestatzen hastiaz batera. Bertan jasotako aktia, berton irakurri al ixatiaz batera, eskolapeko panelian ipiniko dogu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s