Maiatzen 5eko asanblea zabaleko aktia

Hurrengo asanblea zabala gainian daukagula kontuan hartuta, aurreko batzarreko ondorijuen laburpena zein dan gogoratzia derrigorrezkua da, maiatzen 12an 11:00etan berba egingo dogunaren nundik norakuak jakiteko.

Komunikazio lan-taldien proposamena:

  • Panel informatibua: marraztu eta zelan ipini pentsateko lan-talde bat sortu zan. Maiatzak 19an ipintxeko asmua.
  • Irratsaiua: gaztiok eindako guztia laburtzeko irratsaiua eingo dogu 2 astetik behin. Akta, ekimen, deialdi ezberdinak zabalduko doguz internet bidez eta tabernetan ipinitxa. Kuadrillaka txandakatzen juango dira irratsaiua eingo dabenak.

Beste alde batetik “goazen gaztetxera” kantia grabateko prest egon zirian pare bat gazte eta euren esku geratu da.
Zabaldu bihar dogun mezua:

  • Gaztiok geure arazuari aurre eitxeko bihar dogu gaztetxia. Inportantiena orduan, gaztiak aktibatia eta gaztetxeko burrukiaz inplikatia da. Hori bai, gaztetxia bera herrijari zabalik egongo dala eta herrijentzako aportazino bat gehijao ixango dala ikusten da, baina on momentuan gaztietan zentra bihar dala.

Maiatzak 19an Herrirako ekimenari geure aportazinoia eingo dotzaula erabaki genduan eta lan-talde bat sortu zan hori zelan ein pentsateko.
Urteroko modun gazte mugimenduak txosnia eukiko dabelez jaijetan eta txosna batzordia ya lanian hasi dalez bertara juateko be bi pertsona urten zirian boluntarijo.
Beste alde batetik, luzera begirako plangintza bat ein bihar dogula urten zan eta hori ganera preminazkua dala. Gaztetxien burrukiari luzera beirako prespektiba bat emoteko. Orduan, bi aste barru barik datorren astera pasa genduan batzar zabala (maiatzak 12, 11etan eskolapian) eta komunikazino lan-taldiak ekarriko dau egutegi proposamen bat bertarako (atzo urten zirian ekimen proposamen batzukin eta urteroko egun puntualakin osatuta) eta gero danok eztabaidatu eta adosteko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s