Komunikazio lan-taldien aktia

Hona hamen komunikazioari dagokion azkan batzarreko laburpena. Panel komunikatibua, zeresana eta arrakalaren inguruan berba egin genduan, besteak beste.

Komunikazio Lan Taldea. 2012-04-29

  • Lekittoko gaztiontzako komunikazio panela ipiniko odgu eskolapian. Bertan, gaztiori zuzendutako egutegia, batzarretako akta-laburpenak, deialdi ezberdinak… ipiniko doguz. Limoneruetako horman kolokako dogu, kolore urdina eruango dau eta “Lekittoko gaztion txokua” eukiko da u ixenburu modua. Panela lortu dogu eta baimena eskatuta dago udaletxian. Panela ipintxeko ekimenerako deialdia egingo dogu.
  • ZerEsanaren erabilera: orain arte modura, batzarretako akta, ekimen, deialdi eta albiste ezberdinak ipintxiaz arduratuko da komunikazio lan taldia. Egutegia egongo da bertan, deialdien barri eukitxeko. Oin arte euki daben funtzionamenduaz segidu eta hobetu.
  • Emailak, sare sozialak: orain arte modura erabiltxe segidu, deialdien barri emoteko eta gure mezua gazte guztietara heltzeko.
  • Arrakala: 2 astetik behin, gaztiok eindakuen laburpen bat azalatzeko irratsaiua egitia proposatzen dogu. Irratsaio hori internet (zeresana, facebook, tuenti…) bidez zabalduko geunke eta kalian/tabernetan be bai (egun bat eta ordu bat aukeratu gaztiok egoten garien tabernetan entzun ahal ixateko).
    • 2 astero, kuadrillaka rotaten doiazen bikotiak grabako dabe irratsaiua, baztar zabalen ostian, komunikazio lan-taldeko pertsona baten laguntziaz.
    • Irratsaiua graba eta tabernetatik banatzia da euren funtzioa.
    • Irratsaiua internetetik zabaltziaz komunikazioa arduratuko da.
    • Irratsaiua eitxeko materiala zeresanan egongo da (aktak, ekimenak…). Saiuen egituria bakotxen esku (musikia, aurkezteko modu ezberdinak…). Iraupena 15-20 minitu.
    • Batzar zabaletako aktak argitaratu eta zabaltziaz komunikazio lan-taldia arduratuko da, asanblean esandakua laburtu eta hurrengorako gai-ordena azalduz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s