Maiatzen 5ian asanblea zabala daukagu lekittoko gaztiok

Domeka eguerdijan, lekittoko gaztiok geure kolore, zarata eta ahotsa zabaldu genduan herriko kalietan zihar, sanpedropetik plazara. Gure arazuen aurrian, gaztetxia lortzia erabaki dogula adierazi eta hurrengo asanblearako gonbidapena luzatu genduan.

Datorren zapatuan, maiatzen 5ian, asanblean batuko gara barriro lekittoko gaztiok. Zeresana egunian eta apirilen 21ian zehaztutakuari jarraituz, gaztetxera bidian hurrengo pausuak pentsa eta emoteko balioko deusku. Horretaz gain, azkan asanblea zabaletik hona lan-taldietan eindakua zuzenian jakin eta eztabaidatzeko aukeria eukiko dogu.

Zapatuan 12:00etan eskolapian berba egingo doguna, ondorengo puntuetan laburbiltzen da:

  • Komunikazio lan-taldien planteamentua. Panelaren erabilera.
  • Lan talde teknikua. Lehenengo batzarrian eindakua.
  • Hurrengo ekimenak. Zelako ekintzia, noiz, lan-talderik sortu bihar bada…
  • Aurreko puntuaz lotuta, hurrengo ekimenetarako (ta orokorrian, gaztetxera bidian) gaztion mezua zelan garatuko dogun argitu bihar dogu. Azkan batzar zabalian, gaztetxien biharrixana zelan ulertzen dogun adostu genduan, baina gure mezua zelan zabalduko dogun ez dao argi (gaztetxia eskatzeko arrazoiak zelan landu ta kaleratuko doguzen; danak batera, lehenen gaztiori begira ta gero herritarrei…).
  • Bestelako kontuak.

Domekan kalejirien amaieran botatako bolanderia biztu eban sua ez dao dagoeneko amataterik!

1 thought on “Maiatzen 5ian asanblea zabala daukagu lekittoko gaztiok”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s