Datorren domekan, gaztetxera bidian hasiera-ekimena

Pasa dan zapatuko batzar zabalian erabakitakuari jarraituz, domekan batu zan gaztetxera bidian hasiera-ekimena pentsateko lan-taldia. Datorren domekan, apirilak 29, eguerdiko 13:00etan ixango da, sanpedropetik hasita.

Hasiera ekimen horretan, lekittoko gaztiok gure arazuari aurre egin eta gaztetxia lortzeko ein dogun apostua zabalduko dogu kalez kale. Hankapaluak, mozorruak, musikia… Kolore eta zarataz, baina batez be gaztez eta aldarrikapenez betetako ekimena ixango da domekakua.

Hori dala ta, 13:00etan Sanpedropian alkartuko gara gaztiok, geure ahotsa herri osoa zabaltzen hasteko.

Horretaz aparte, dagoeneko ipinita dagoz lan-talde ezberdinen batzeko datak:

  • Komunikazio LT: zapatuan, A-28, 16:30etan Arritxu tabernan
  • LT Teknikua: zapatuan, A-28, 12:00etan eskolapian
  • Domekako hasiera-ekimena prestatzeko: ostirala, A-27, 18:00etan eskolapian.
  • Asanblea zabala: maiatzak 5, zapatua, 12:00etan eskolapian.

Data honek eta batzarretako akta gehiago, berton egongo dira danon eskura.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s