Apirilen 21eko batzar zabalerako proposamena

ZerEsana egunian lekittoko gaztiok eindako batzar zabalian gure eskaera nagusija gaztetxia dala eta hamendik aurrerako gure apustua hori lortzia dala erabaki genduan. Horretarako gaztiok zelan funtziona bihar dogun zehaztu bihar dogula pentsa genduan lehenengo eta apirilen 21erako beste batzar zabal bat deitu genduan, egurdiko 12:00etan. Bertan, zelan antolatuko garien erabaki eta gaztetxia lortzeko pausuak emoten hasiko gara.

(Batzarreko akta osua http://www.zeresanalekitto.worpdress.com-en dago)

Apirilen 21eko Batzar Zabal horretarako, funtzionamenduari buruzko proposamena pentsateko batu ginian hainbat gazte pasa dan ostegunian, ZerEsana eguneko batzarrian esandakua betez. Bertan, eztabaidarako proposamen bat ein dogu eta nahi daben guztijak bere ekarpena eitxia da oin falta dana.

Proposamen honeaz eta jentiak eindako ekarpenakin, apirilen 21ian batuko gara danok barriro eguerdiko 12:00etan Ikastolan.

APIRILAK 21, Lekittoko gaztion batzar zabala. EZTABAIDARAKO PROPOSAMENA:

  • Gaztetxia lortzera goiaz eta gure mezua zabaldu bihar dogu lehenengo. Baina zein da mezua? Zelan ulertzen dogu gaztetxia?
  • Alde batetik, gaztetxia gaztiok daukaguzen arazuak konpontzeko tresna modura ulertu bihar dogu. Gainera, gaztiok batzen eta antolatzen segitzeko gune bat bihar dogu.
  • Bestetik, gaztetxia lekittontzako eskeintza bat be bada eta hori erakutsi bihar dogu herriko gauzetan parte hartuz.
  • Gaztetxien inguruan erabiliko dogun mezuen arabera, gaztetxien bere ixaeria zelakua ixango dan erakusten dogu.
  • Zelako gaztetxia nahi dogu? Zein ixango da gure mezua? Zer zabalduko dogu herrijan?
  • Eztabaida honetatik aparte, apirilen 21etik aurrerako funtzionamenduen inguruan proposamen bat ein dogu, zeresana egunian berba eindakuen arabera.

Funtzionamendua:

  • Lan-talde teknikua: gaztetxia bera lortzeko gaietaz arduratuko dan taldia, 4-5 pertsonak osatuta nahiku. Lekuak beitu, legien gora-beherak, lekittokn daozen aukera ezberdinak…
  • Komunikazio lan-taldia: gaztetxien burrukan eitxen dogun guztia gure artian zabaltziaz arduratuko dan taldia, oin arte eitxen ixan daben modura. Ez dau jente askorik bihar, 4-5eaz nahiku.
  • Etxebizitza eta langabezia lan-taldia: bi gai honek lantzeko prest dagon jentiak osatuta. Lan-talde hau biharrezkua dan edo ez argitu bihar da.
  • Gazte guztiok batzen dabezen asanblea zabalaixango zan danok batzeko lekua. Gaztetxien burrukiaz lotutako dana bertan pentsako dogu eta beste lan-taldietako jentiak be bertan parte hartuko leuke. Epekotasun bateaz batu, ez maiztasun handijaz. Bertan:
    • Diagnostikuen zabalpena
    • Gauzak antolatu
    • Lan-talde ezberdinak sortu biharrixanen arabera. Adibidez, lekittoko kuadrilla guztijakin batu bihar garila pentsaten badogu batzarrian, horreaz arduratzeko lan-talde bat sortuko dogu.

Aipatutako puntuen inguruan jentien ekarpenak batzia da oin ein biharrekua. Edozein ideia edo proposamen ein eta apirilen 21ian eztabaidatuko dogu. Ipinitako galdera eta puntuez gain…

  • Zelako gaztetxia nahi dogu? Zein mezuaz urtengo gara kalera?
  • Aipatutako lan-taldiak eon bihar dira?
  • Apirilen 21etik aurrera, zetan hasi bihar gara lehenen?
  • Zeintzuk ekimen edo gauza diferente ein biahr doguz gaztetxia lortzeko burrukan?

3 thoughts on “Apirilen 21eko batzar zabalerako proposamena”

  1. -Zelako gaztetxia nahi dogu? Zein mezuaz urtengo gara kalera? Gaztetxe plural bat bihar dogu, ekimen desberdiñak antolatu ahal ixateko, bai kontzertuak, bai bideo emanaldiak, bertso saiuak etab. antolatzeko lekua ixanbirdau. Mezuari buruz, gatxa da hori adostia, baña zeozer zuzena ixanbirdau.

    -Aipatutako lan-taldiak eon bihar dira? Lan taldien arluan, ondo ikusteot, talde tekniko bat eukitxia ta bai komunikasiño lan talde bat bebai. Etxebizitziena, ba… garrantsitxua da, baña nik uste, lanian hasteko ordua dala ze lan talde horrek bixi askorik eztauko. Baña nire ustez, geijo zentratu birgara koleltibo giza ibiltxia. Eztou ahaztubir lan kolektibo bat dala.

    -Apirilen 21etik aurrera, zetan hasi bihar gara lehenen? Galdera ona da hori, ekimenak etxen, hasi birda, udaletxiagaz berbetan, beste kolektibuakin berbetan…
    On bi galdera ein bir dira: Udaletxiak zer diño? Laguntzarik emongodau?

    -Zeintzuk ekimen edo gauza diferente ein bihar doguz gaztetxia lortzeko burrukan? Importanti da jentia batzia, horretako ekimen pluralak enbir dira, L.G.-ri galdetu ahal jako eurak zelan ikusten daben mugimendu barri hau, ta euren laguntzia eskatu. Kontzertuak be alkozirian ein ikastolan edo beste leku baten, L.G. egunen antzeko zozer, Txapel Punk-eri laguntzia eskatu ta ia kontzertu bat joko ban galdetu ta beste talde potente bat ekarri euskal herri mailakua ia laguntzia emoten daben, (iheskide ta olako taldiak uste dot lagunduko ebela).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s