Gaztion berbia zein zan argi geratu da aurtengo ZerEsana egunian

Pasa dan zapatuan ZerEsana Eguna ospatu genduan lekittoko gaztiok eta gure berbia inoiz baino ozenago entzun zan Plazan. Goizetik apaindutako plaziak eguerdian pasako zanen ideia bat emon eban: diagnostikoko arazo desberdinak azaltzeko esaldiak han eta hamen, “gaztiona da berbia” handiz irakurtzen zan pankartak, azkan urte eta hilabetietan gatze mugimenduak bizitako momentuen argazki erakusketa… laburtuz, mobitzeko gogoz eta ilusioz dagon lekittoko gazteriaren seinalez beteta plazia. Eta seinalez gain, gaztez be laster has izan beteten. Eguerdiko 12ak hurbildu ahala, gazte kuadrillak suen inguruan lekua hartzen eta gerorako gauzak prestatzen hasita euazan.

12:00ak jota hasi ginian kontziopera sartzen. Justuan kabitzen zan borobil erraldoien bueltan, 80 gazte batu ginian, ordurate kuadrillaka eztabadiatutako ideien inguruan ataratako ondorioak adostu eta aurrera begirakoari buruz eztabaidatzeko prest. Batzar zabal harainoko ibilbidea laburtu ostean, zuzenian igaro ginian gure ondorio nagusia argi iztera: lekittoko gaztiok gaztetxe bat behar dogula eta horretarako egin beharreko guztia eitxeko prest gaozela. Baina esatia nahiku ez danez, horretarako martxan ipintxeko egin beharrekuari buruz be berba ein genduan. Lan-talde ezberdinak sortu eta kolektibo modura batzen jarraitzia, herrira gure ahotsa zabaltzia… azkan finian, funtzionateko modu bat pentsa eta martxan ipintxia zala hurrengo pausua.

Hori dala ta, apirilen 21ian 12:00etan beste Batzar Zabal bat deitu genduan. Baina aurretik, batzar horretara lan-talde eta funtzionateko moduen proposamenak pentsateko prest gaozen guztiok apirilen 5ian 12:00etan eskolapian batzia erabaki genduan.

Batzarretik altzatiaz batera kuadrillaka batu eta paellak prestatzean hasi ginian. Prestaketan aurreko urtietako arpei ezagun batzuk falta arren, gaztiauek indartsu hartu eben errelebua. Eguzki eta edari artian, arpeijak gorritzen eta animuak ioten, bazkarirako 130 lagunetik gora elkartu ginian, plazan euan gerizpe bakarraren azpijan.

Bazkalostian, barriro danok kontzijopera, gaztion berbia lekitton ez dala gauza barrija erakusten eban bideua ikusi eta norbere edo albokuen irudijen kontura ondo pasatera. Ordurako poteorako amorratzen euazan bat baino gehiago, baina apur bat itxon bihar ixan eben. Zehazki ze ordutan hasi zan poteua (eta jokuak, klaro!) estalla gatxa bada, ondik gatxaua da noiz maiatxu zan jakitxia. Bakotxa bere taldian sartuta, goixaldeko ordu txikiñetararte ibili zirian tabernatik tabernara.

Taldietako harreman estu horrek, baina, ez eban balio ixan ordu batetan eindako panataloi ta kantzontzilo karreran plazia beteteko. Pilladan ez, baina karreran bertan korrikalariak falta aukeran. Halan da be, ez jakon emoziñorik falta ixan, Praga apurtuak eta karrera erdijan kalbo bidezko boinota barne.

Tabernatik tabernara amaitxu zan, beraz, ZerEsana eguna. Ordu txikiñetan, gaztion berbia ez zan egurdijan bezain ondo ulertuko, baina dagoeneko baeukan nahiku indar. Gaztiok gaztetxe bat bihar dogula eta lortuko dogula, geuk nahi dogun modura batuz, antolatuz eta parte hartuz. ZerEsana eguneko altabozetik oihukatu gendun gaztiok eta hamendik aurrera, mundu guztiak entzungo gaitxu!

2012-03-24 Batzar Zabala. Gaztiona da berbia.

  • Gaztetxia da lekittoko gaztion eskaera nagusia eta hori lortzia da gure apustu nagusija.
    • Gaztiok batzeko, antolatzeko eta geure aisialdi eta burrukak aurrera eruteko tokirik eta baliabiderik ez daukagu.
    • Lekitton gaztiok daukaguzen beste hainbat arazo konpontzeko tresnia dalako. Aisialdian daukagun hutsunia, gaztion eta herriko talde askoren arteko komunikazio faltia, kezkatzen deuskuen hainbat arazo lantzeko baliagarria (etxebizitza, langabezia…) ixan leike…
    • Gazte mugimendu honentzako guztijentzako euskarri modura gune propio bat bihar dogulako, sendotzen eta zabaltzen segiduteko.
    • Lekittori gaztiok eskeini ahal dotzagun tresna bat dalako.
  • Gaztetxien proiektua gazte guztion artian osatu bihar dogu, danon inplikazio eta parte hartziaz. Danon artian pentsa bihar dogu zelan lortu gaztetxia.
  • Gaztetxia ixan arren gure apostu nagusija, ezin dogu diagnostikua bere osotasunian ahaztu. Adibidez, etxebizitzien eta langabezien egoeriak be kezkatzen gaitxu gazte modura.
  • Lehengo pausua, gazte guztiak entera eta gure erabakia zabaltzia ixan bihar da. Gaztietatik haruntzago, herri guztien adostasuna irabazi bihar dogu. Gaurko batzarretik hasita, gure berbia zein dan jakin bihar dau herri osuak.
  • Gaztiok martxan hasi bihar gara. Aisialdi lan-taldien antzeko zeozer martxan ipintxia bihar dogu.
  • Talde bat sortu bihar da gaztetxia lortzeko biharrezkuak dirazen gauzakin arduratzeko: zeintzuk leku dagozen, udaletxien aukerak…
  • Etxebizitza eta langabezien inguruan momentuz informazioa batzia da ein leikegun gauza bakarra. Horretarako lan-talde bat sortu genduan bere sasoian, baina ez dau jarraipenik euki denporan.
  • Komunikazioaz arduratzeko lan-taldea be badago eta beharrezkua ixango da hamendik aurrera be.
  • Beraz, lehendik dagozen lan-taldiak berrikusi eta berrantolatu bihar dira, hamendik aurrerako funtzionamendua erabakitxeko.
  • Lan-taldietatik aparte, kolektibo modura batzen segidu bihar dogu lekittoko gaztiok, batzar zabal zein bestelako modu eta egunetan.
  • Gaztetxia lortzia erabaki dogu, eta horretarako zelan funztiona pentsa bihar dogu. Hau dala ta, funtzionamendua argitzeko Batzar Zabal bat ein bihar dogu ahalik arinen. Apirilen 21ian eguerdiko 12:00etan Ikastolan eingo dogu batzar hori.Bertan, gaztiok zelan antolatuko garien erabaki eta gaztetxia lortzeko pausuak emoten hasiko gara.
  • Horren aurretik, bertara lan-taldeen inguruko proposamena eruateko apirilen 5ian batuko gara, 12:00etan eskolapian.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s