MARTXOAK 24, GAZTIONA DA BERBIA!

Martxuen 24an, lekittoko gaztiok ZerEsana Eguna ospatuko dogu urtero lez. Baina aurtengua ez da bat egun bat gehiago izango. Lekittoko gaztiok geure diagnostikua atara eta hilabetietan zihar martxan ibili ostian, ZerEsana Eguna aprobetxako dogu hamendik aurrera gure ibilibidia zein ixango dan erabaki eta zabaltzeko. Horretarako, aurretik gazte kuadrilla ezberdinak batu eta berba egingo dogu.

Martxuen 24an “Gaztiona da berbia!” entzungo da plazan eta herri guztian. Ixan be, hilabetietan lan-talde eta generazio ezberdinetan ahalik gazte gehien batuko dabezen batzar bat eitxeko biharrixana agertu da. Diagnostikuen aurkezpena eta  azaruen 5eko batzar zabalen (lan-taldekako funtzionamendua erabaki genduna) ondoren, gure diagnostikotik lehentasun edo apustu bat aukeratzeko ordua da, gazte guztiok adostu eta erabakitako bidia hartzeko ordua. Hori da kuadrillaka eztabaidatu eta martxuen 24an erabakiko doguna.

Beraz, ZerEsana Eguna ixango da beste behin lekittoko gaztiok batzeko erabiliko dogun eguna, eta inoiz baino gehiago, geure ahotsa emon eta zabaltzeko erabiliko doguna.

Eguneko egitarauari dagokionez, hona hamen jakin beharreko gauzak:

EGITARAUA:

goizean goiz… APAINKETIA

12:00etan GAZTIOK PLAZARA, GEURE BERBIA EMOTERA!

ostean… PAELLEN PRESTAKETA

15:00etan BAZKARIA

ondoren… BIDEO EMANALDIA eta ANTZEZPEN SORPRESA

ilundu orduko… POTEO ANIMATUA

01:00etan PANTALOI ETA KANTZONTZILO KARRERIA Plazan

 

OHARRAK:

  • 12:00etan Batzar Zabala eingo dogu. Bertan, kuadrillaka edo generazioka ataratako ideiak batu eta hortik aurrera gaztion lehentasuna zein ixango dan erabakiko dogu.
  • Amaitzen danian paellen prestaketia hasiko da (13:00 gutxi gora-behera). Aurten ez da txapelketia ixango eta kuadrillaka edo taldeka prestatuko dogu. Aurretiaz apuntata eotia derrigorrezkua ixango da. Horretarako, kuadrillaka batzen garinian edo email bidez konfirma biharko da. Arroza, orijua, ogija, gatza, edarija eta postria ez dira ekarri bihar.
  • 12:00etarako erosketak einda eon biharko dira. Ordu horretarako suak eta bonbonak be prest eongo dira, batzarra amaitxu bezain azkar hasi ahal ixateko. Kuadrilan surik edo bonbonarik euki ezkero, bajatu mesedez.
  • Paellarik prestatu ezin eta bazkaldu nahi dabenek, aurretik abisa eta eingo deutsegu lekua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s