Otsailaren 18an manifestazioa, gazteen kontrako erasoak salatzeko

Zapatuan prentsaurreko jendetsua burutu zen, Liher Rodriguez preso politikoaren estradizioa eta lekittoko gazte batek datorren astean duen epaiketa salatu, eta mota guztietako erasoak betiko amai daitezela exijitzeko. Horrekin batera, datorren zapaturako manifestazioa deitu zuten “Gazteon kontrako erasorik ez! Itxi lekitto bakian!” lemapean iluntzeko 19:00etan, udaletxe aurretik hasita.

Aurreko astian, Lekitton, hurrengo hilietan biziko doguzen gure herri eta herritarren kontrako lehenengo erasua emon zan. Liher Rodriguez Euskal Preso Politiko lekittarra estraditatua izan zan. 4 urte ta erdi frantziako estatuko kartzeletan pasa ondoren, estatu frantsesak, espainaratu egin eban.

Bi aste barru aldiz, lekittar gazte bat epaitua izango da Bilboko epaitegian, oin dala 2 urteko gertaera bat dala eta. Gertakari hori emon zan egunian, atxiloketa hura lekuz kanpo euala salatu genduan modura, kasu honetan be epaiketa hau guztiz lekuz kanpo dagola salatu nahi dogu. Eraso bi hauez gain, Lekittxon aurrerantzian izango dira epaiketa eta multa gehiago, eta ezin doguz ahaztu barik itxi be, ondik ordaintzeko dagozen fidantzak.


Euskal Herrian egoera barri bat bizi dogu. Gatazkien konponbiderako aukeria inoiz baino gertuago dago eta eskubide urraketia be, geruago eta murritzaua da. Euskal Herrien eta euskal herritarren eskubidiak errespetako dirazen momenturako geruago eta gitxiago falta dala ikusten dogu. Holan da be, batzuk gatazkien konponbidien alde pausuak emon biharrian, euskal herrien eta euskal herritarren eskubidien urraketan sakontzen segitzen dabe, honek behin eta barriro erasotuz, isun, epaiketa, sententzi, etab. bitartez.

Hau dala ta, euskal herrian gatazkien konponbidian sakondu biharra aldarrikatzen dogu, horretarako estatuen jarreria aldatzia ezinbestekotzat joz. Ondorioz, Liherren estradizioa eta lekittoko gazte honen epaiketia salatu eta, baten askatasuna eta bestien absoluzioa exijiduten doguz.

Konponbidearen alde, eraso gehiagorik ez! Itxi lekitto bakian!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s