Komunikazio lan-taldeko azkan aktak

Komunikazioaren inguruan lanian dabilen taldiak azkan bi batzarretan berba egindakuen inguruko zehaztasunak ta hurrengo datetarako deialdiak. Irakurri ta parte hartu!

2012-1-13 eta 2012-1-27

 

  • Lekittoko email guztien zerrendia osatzen doia. Falta dirazenak topa eta lekittosaretzen@hotmail.com-era bialdu.
  • Zeresanako web orria martxan dago barriro. Akta guztiak bertan egongo dira irakurgai (lan-taldiek bialduta) eta egutegia datak ipintxeko, nobedade inportantienak.
  • Lekittoko gazte mugimenduko urtietako bideuak batzen jarraitzen dogu.
  • Internetetik aparte, kalian be leku bat bihar dogu gaztion deialdi eta abarrak mundu guztientzat eskuragarri eoteko. Horretarako, kaleko hormaren baten panel erraldoi bat ipintxia propsatzen dogu, bertan kalendarijo bat, akta barriak eta gaztiori lotutako edozer ipini ahal ixateko. Lekua, eskolapian kultur etxeko horman, adibidez. Proposamen ezberdinak eon leikez.
  • Panel hori epe luzera begira dalez, bitartian gaztion tabernetan, ikastetxietan eta kultur etxian be panel batzuk ipintzia ondo legoke, deialdi guztiak modu argi baten jakitxeko. Kolore adierazgarri bat, logo bat ta gaztiok identifikateko ixen bat eruango ebazan oinarri modura. Hiru gauza horrek zehaztu artian, behin-behineko kartelak ipiniko doguz leku horretan, otsaileko deialdiakin.
  • ZerEsana eta Arrakala, lekittoko gaztion komunikazio tresna inportantiak ixan dira, eta hamendik aurrera be halan ixan daitezkela uste dogu. Horretarako, gaztiok biharrezkua dogun (edo ez) komunikazio proiektuen inguruan eztabaidatzien biharrixana ikusten dogu aurrerantzian, ez gure lan-taldian bakarrik, gazte guztion artian baizik.
  • ZerEsana Eguna martxuan antolatu ixan da axkan 11 urtietan. Gaztiontzako ekarpen handia da egun hori eta zeresana gure tresna bat ixanik, aurten be antolatzia erabaki dogu. Batzar zabal bat eitxeko geruago eta hurbilago gagozela ikusita, eta beste lan-talde batzuetako proposamenak entzunda, egun hori gaztiok batu, eztabaidatu, erabakiak hartu eta gure ahotsa zabaltzeko aukera hona dala uste dogu.
  • Egun hori martxuen 17a ixatia proposatzen dogu eta bere inguruan berba egin ta antolatzeko otsailen 11an, 12:00etan, mundu guztiari Azkue aretora hurbiltzeko deitzen dotzagu. Batzar horretan, komunikazio lan-taldia osorik, gainontzeko lan-taldietako ordezkariak gitxienez eta parte hartu nahi daben edozein egongo da.
  • Komunikazio lan-taldia aste bete ariñago batuko da, otsailen 5ian, 16:30etan galarrenan. Lan talde guztien modura, bertara be edonor etorri leike.

2 thoughts on “Komunikazio lan-taldeko azkan aktak”

  1. Otsailen 11an, 12etan Aisialdi lan taldiak be deialdi zabal ein dabela komenta dabe, karnabaletarako gauzak preparateko. Deialdia komunikaziokuek ariñago ipini ebelez ta batzar horren garrantzia ikusita, otsailen 11an 12:00etan DANOK etorri eta karnabaletarako ezer ein bihar bada, ordu barri bat ipini edo lanak bertan banatzia ixango da onena.
    Aisialdiko lan taldia karnabaletarako egitaraua preparaten dabil, baina azkan batzarreko aktia falta jaku. Baten batek badauko, bialdu mesedez!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s