Komunikazio Lan Taldia

Lekittoko gaztiok diagnostiko bateratua egin eta horren aurrian martxan hastia erabaki gendun momentutik, komunikazioak daukon garrantzijaz konturatu ixan gara. Herrira eta gaztietara heltziagaz aparte, gure artian etengabeko zubiak egotia ezinbestekua dala badakigu. Hori dala ta, komunikazio lan-taldia ixan zan lanian hasi zan lehenengua. Hau da oin arte eindako lanaren laburpena.

  • Lehenengo helburua, lekittoko gazte guztion emailen sare bat sortzia ipini genduan, lekittosaretzen@hotmail.com helbidia erabiliz. Bertan, gazte gehienen emailak daukaguz dagoeneko, baina oindik baten batzuk falta dira. Emailak ekimen edota mezu inportantiak bakarrik zabaltzeko erabiliko dira.
  • Lan-talde, generazio edota bestelako batzarretako akta danak batu eta eskuragarri eoteko leku bat euki nahian, ZerEsanaren web orria bermoldatu dogu, zeresanan bertan lanian aritu dirazenakin (garinokin) batera. Horrez gain, ZerEsana izan bihar da gaztiok eitxen dogun edozeren barri eukitxeko lekua eta komunikazio bitxartekua.
  • Sare sozialak be komunikateko bide eraginkorrak dirazenez, Lekitto Saretzen ixeneko kontua erabiliko dogu. Edozein data edo ekintza zabaltzeko erabili leikegu.
  • Aipatutako hiru eremuak gestionako doguz Komunikazio Lan Taldetik, gaztiok gure arteko komunikazio egoki eta errez bat euki daigun internetetik.
  • Lan-talde, generazio eta abarretan jasotako aktak edo zabaldu biharreko barrijak, lekittosaretzen@hotmail.com helbidera bialdu bihar dira.
  • Kalian gaztion presentzia handitu eta geure guniak eskuratzeko moduak pentsa bihar doguz (panelak ipini….).
  • Bideo bat eingo dogu, azkan urtietan lekitton eon dan gazte mugimenduaren ibilbidia jakin eta zabaltzeko. Materiala jaso eta ordenaten gabiz dagoeneko.
  • Arrakala irratijak aukera asko eskeintzen ditu komunikabide modura. Gaztiontzako irratsaiuak, batzar eta ekimenen emisioak… Dana dala, planteamentu orokor bat bihar dau, Arrakalaz arduratzen dirazenakin konpartidutakua. Aurrera begira, gazte guztion artian eztabaidatu biharko genduke.
  • ZerEsana komunikazio proiektu modura garatu eta indartzeko, gazte guztion artian eztabaidatu bihar dogu laster, oin arteko funtzionamendua eta helburuak berraztertuz.  Arrakalaz pasaten dan modura, lekittoko gaztiontzako komunikazio proiektu oso baten biharrixana da danon artian eztabaidatu bihar doguna.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s