Diagnostikuen zabalpenerako lan-taldia

Diagnostikuen zabalpenerako lan-taldia lekittoko gaztiok ataratako diagnostikua gazte, herritar eta eragile guztietara zabaltzeko biharrizanen aurrian sortu genduan. Hau da lehenengo batzarreko aktia.

Diagnostikuen lan-taldia:  1. batzarreko aktia: 2012-01-03 

Urtarrilen 3an batu zan lehelengoko bidar diagnostiko lan-taldia. Bertan lan-taldia zetarako sortu dan eta zer eingo daben zehaztu genduan ganetik.

Ondorijuak:

  • Diagnostikua gaztien artian zabaltzeko bihar ixana eta herrira zabaltzeko bihar ixana dago.
  • Kalian presentzija irabazi bihar dogu.
  • Behin Diagnostikua herrijan zabalduta, hau lan-taldia desein eingo da.

 

Hau kontuan hartunda, etxeko asmua daukauzen ekimenak (ganetik pentsa genduzan, kronologikoki kokatu bihar diraz eta zehatz pentsa ekimen bakotxa):

  • Bera diagnostikua barriro atara, txukunduta eta inprentatik pasata, gazte guztijen artian zabaltzeko.
  • Diagnostikuan urten dirazen arazuak lantzen dabezen herriko taldiakin egon (EHE, emakume taldia, aisialdija lantzen daben taldiak, kirol taldiak…), diagnostikua zabaltzeko, gure ondorijuak konpartiduteko eta euren aportazinoia entzuteko.
  • Diagnostikuen ondorijuak zabaltzeko propaganda kanpaina bat: bai kalian, tabernetan, internetetik, komunikabidiak (hitza…)…
  • Gaztiok batun eta diagnostikuan urtendakua landuko dogun egun bat antolatu: eztabaidak etab.
  • Diagnostikua zabaltzen eindako bihar guztija erakusteko argazki erakusketa bat antolatu.
  • Lekittoko gazte guztijok udaletxera juatia diagnostikua alkatiari emoten, gaztion arazuen barri eukitxeko eta irudi bateratu bat emoteko. (azkan bi ekimenak diagnostikuen zabalpenagaz amaitzeko ixango zirian).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s