ZerEsana, lekittoko gaztion altaboza

ZerEsanak, lekittoko gaztion komunikazio proiektua izanik, gure herrian azkan hilabetietan sortzen dabilen mugimendu barriaren parte sentitzen dau bere burua. Hori dala ta, hamendik aurrera hainbat aldaketa egingo doguz, lekittoko gaztion komunikazioa hobetu eta bultzatzeko asmuagaz.

Dagoeneko, badira aste batzuk gure web orrian eguneraketa eta iniziatiba barrien faltia nabaritzen dogunetik. Ideia falta edo itxikeria hutsa izatetik urrun, hausnarketa baten sartuta ibiltzea da arrazoi bakarra. Izan ere, lekittoko gaztion artian sortzen gabiltzan mugimenduaren barruan ZerEsanak esateko eta egiteko daukona ez da gitxi.

Horregatik, datozen egun eta asteotan, gure web orrian egongo dirazen aldaketak ikusten (eta erabiltzen) hasiko gara. Azaleko aldaketa horren azpitik, baina, sakoneko eztabaida bat be martxan dago lekittoko gaztion komunikazio proiektuari buruz.

Orain arte modura, danon iritzi, parte hartze eta ilusioari esker egingo dogu aurrera. ZerEsana, ezer izatekotan, danona dalako.

ZerEsana Komunikazio Taldea.

7 thoughts on “ZerEsana, lekittoko gaztion altaboza”

  1. Ados nao zugaz…. neupe lehentasun modura ikusten dot.
    baina….

    ezin gara jauzi lehengo arazo bardiñetan… jentia prest dago? lehentasuna da gaztetxia? jentia implikako da?

    pisu handiko gai bat ta eta jente askoren lana eskatzen dau. prest gaoz?

    uste dot lasai hartu bihar dogula eta ariñago pauso gehijo emon… jentia arazo honen parte sentidu bihar da.

    ilusiñoiagaz eta lan etxeko goguagaz jarraitxu bihar dogu! animo!

    1. lan ein bihar da, goguagaz ez goiaz inora.
      pauso gehijago emon bihar diraz, baina ez atzeratz.
      eta jentia arazo honen parte sentiduko da, arazua kalera ataraten danian. baina ez panelak edo kartelak ipintxen, okupaten baino.
      ta zelako edarto bixi gara ezta?

    2. Ta zeintxuk dira emon biharreko pausuak ba, ze olako martxan 2013an be Gaztetxerik ezta eongo Lekitton.
      Bai lehentasuna Gaztetxia dala pentsaten dou jente askok, ta bai jentia implikako zan. Beti gaoz pentsaten jentia ezala implikako ta… baña jentia bai zan implikako zihur nao! Ontxe ezbadou etxen, mugimendu honen sorreran, noiz egingo dogu ba? Ontxe dao jentia ilusiñoiagaz, gero ia jentia gero eta ilusiño gitxiogaz eongoda… Udaletxiagaz hasi bida berba etxen ia gaztetxien kontuan zer diñon baña YA! ta ezbadau emoten laguntzarik ba okupaziñoia; ta ez esan eztaola lekurik, ze badao, adibidez, komandastzisko etxiak, jabego pribatua dauko, ondala urtiak, subastan urten eban eta… Estatuak subasta egin ban, eta jaube batek erosi. Ta zertarako erosi? hor hutsik eoteko ba EZ! geuk emongodotzau bizija! ta jaubia kejaten bada, heldukoara adostasun batera, ta bestela ba topakous irtenbidial! baña on daukaun pentsamendua oso eskaza da e! L.G.-kuak eztaitx ze diñuen baña euren iritzija nahiko neuke jakin, eurak be arazo bardiñagaz topa bait zirian. Enfin, zuek esateozue pausoz pauso enbidizela gauzak, ta demporiak emongodau arrazoia.

      1. udaletxiari galdetu? jajajaja hori da iniziatibia daukozuna potxua/txabal. hurrengokua? sueldua eskatu baina biharrik ein barik? jajajaj eguari etxian epeletan…

      2. Udaletxien laguntziagaz beti ixangoda errezaua ez? eztozu uste?
        ta beste aldetik, ezbajako eskatuko udaletxiari laguntzarik, zeri gaoz itxoten?
        Enbidana da, geratu gazte guztijok egun baten, ta bertan egunian edo hurrengo egunian okupaten juan.
        Zer Okupa? Ba ikusitxa beste aukerarik eztaola nik komandantzisko etxia esango neuke dala aproposena! ze Hori lein estatuena zan, ba estatuak subastan ipini eban ta gure lagun Cazalisek ezban erosi herrijentzako!

  2. Mugimendu barrija oso lento ikusten da, iniziatiba handijaua lortu biharra dao nire ustez.

    Azaldu dostena aitxik komunikaziñoiak pixu handia dauko ta horrenbestez ondo eongo litzateke ZerEsanan mugimendu barri hori ze egoeratan daon azaltzia ahoz ahoko komunikaziñoia ezbaita oso ona!

    Ta aisialdiari dagokionez, ekintzak aldanik eta ariñen etxen hasteko zazoia da danon artian, bai mugimendu barruko jentia, bai mugimendu barri honen kanpuan dagozenak, euren parte hartziaz ekintzetan. Nik nire iritzi bat daukat beste batzuk eurena dauken modura ta horrenbestez amen nire iritziz ta komenta nabena aitxik jente askok daukon iritzija:
    -Lekitton, gaztiok eoteko, ekintzak etxeko (kontzetuak ahal ixan eskero, bertso saiuak, tailer desberdiñak…) lekua faltan daukaula, aisialdi talde hau prioridade handijena gaztetxe baten helburuaz zentra biharkozan, horrek dakarren abantaik kontuan hartuta; batzarrak, zabalauak ixateko aukeria emotendau, herrijari bixitxasuna emoteotzo, gauzak antolatzeko orduan lekua topa biharra aurresten dau…. Hurbileko herrijak ta ez hain hurbilekuak begiratzen hasitxa, danak dauke gaztetxe bat; Ondarrutarrak, Gernikarrak, Mutrikuarrak, Markiñarrak, Berrizekuak… ta gu zer, gitxio ixangoara ala?

    Horrenbestez, Mugimendu barri oneri ausnartzeko eskatzeotzat, ta ez erabiltxeko betiko eskuzia betikuak pringaten dizela, gaztetxe batek jente geijo inplikatia ekartzen baitdau!

    Animo Neska/Mutillak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s