Lekitto Saretzen

 Hau da abuztuen 19an Lekitton egin zan guztijen laburpentxua:

Jakingo dozuen moduan, urri inguruan ahalik eta adin eta eremu zabaleneko gaztiak batu ginian Lekittoko gaztiok saretzeko asmuagaz. Gure arazuari bueltia emoteko, Lekittoko gaztion benetako kezka eta arazuak zeintzuk dirazen eta geure burua zelan ikusten dogun jakitxia derrigorrezkua zala ikusi genduan. Hori holan, biharrerako pautak, oinarrijak eta lan-taldiak zehaztuta, gaztion arazuak bilduko ebazan eta gaztion artian osatuko genduan diagnostikua egitiari ekin eutsaun. Horretarako, ikasturtian zihar 15 eta 27 urte bitxarteko 150 gazte ingurugaz elkarrizketak egiten ibili gara. Aurrez aurre, kuadrillaka, taldeka edo banan-banan batu gara gaztien bihar eta arazuen diagnosija egitiagaz gain, gaztion harremanak hobetzeko asmoz. Eta gogorra ixan bada be, aberasgarri-aberasgarrija ixan da.
Lekittoko gaztiok zelakuak garin eta daukaguzen kezkak zeintzuk dirazen zehazteko balijo izatiagaz gain, gaztion arteko hartu-emona sendotzeko, eta arazo komun asko daukaguzen kolektibo bat osatzen dogula konturatzen hasteko balijo ixan gaitxula ikusi genduan. Horregaitxik, ataraniko ondorijuakin diagnostikuen zirriborrua egin, eta hau osatzeko, barriro be, gaztiakana juatia erabaki genduan. Gero, informazino guztija batu, txukundu eta, Euskal herriko beste herri askotan egin daben moduan, diagnostikua kaleratu dogu.
Abuztuen 19an, arratsaldeko 17:00etan Azkue aretuan 75 gazte batu ginian diagnostikuen aurkezpenian. Bertan Marasma Saretzen ekimena zelan eta zetarako sortu genduan eta Lekitton egindako lana zein ixan dan azaldu eta gero, bideo baten laguntziagaz, urtendako arazo nagusijak aurkeztu genduzan. Aurkezpena amaitxutakuan, bertan batutako gaztiok lan-taldietan banatuta eztabaidatzen hasi ginian hamendik aurrera zer egin biharko litzatekeen. Argi ikusi genduan gure arazuak esku artian, eta diagnostikua iparorratz, Lekittoko gazte guztijon egin biharra dala horreri bueltia emotia. Halan da be, eztabaidatzeko eta pentsateko gauza asko daukaguzela be ohartu ginian: zelan antolatu, gazte gehijaoana zelan zabaldu, arazo nagusijak zeintzuk dirazen erabaki… Horrek gauza guztijak eztabaidatu eta zehazten juateko, on behinion, onena adin taldeka batzen hastia dala pentsa genduan, eta adin talde bakotxak (95-94-93, 92-91-90, 89-88-87, 86-85-84) beren hitzordua ipini eban.
Iluntzian trikitixen soinuagaz herriko kaliak alaitxu eta gero, bertso-afarijan 160 gazte (eta ez hain gazte) batu ginian tripia ondo bete eta Unai Iturriaga, Igor Elorza eta Beñat Ugartetxeen bertso eta umore onagaz gosatzeko asmoz.

Hamendik aurrera be bihar asko dago egiteko. Zu barik ez dago ezer, hartun inixiatibia eta…

…ARAZUEN AURRIAN, LEKITTOKO GAZTIOK ABANTIAN!

Diagnostikoa .pdf formatoan: Lekitto_Saretzen._Gaztion_diagnostikua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s