Antolintxu Ondarrun

Gernikako astelehentxuari aurre einda, mobilian 3 dei eta mezu bat irakurri ostian, Ondarrura bidian ipini nintzan lagun batzukin. Neure lehenengo “benetako parrandia” (15-16 urteaz zapato azulera juten nintzan baina… ez zan nire gustukua!) botatekua nintzan eta gogo aldetik eneuan oso motibata. Kantzata, eztarriko mina… eta horreri aurre eitxeko edarija dala onena entzun, eta patxaran bateaz hasi neban gaba.

Arrantzale eguna zan, nik pentsaten neban Lekittoko antzar egunen antza eukitxen dabela (mahonezko alkondaran bakarrik), baña ez zan holan ixan, jente aldetik ezeuan oso beteta. Afaldu ostian, goiko txosna gunera ein genduan, Leokadin azkan hitzak entzuten. Hortxe izten dot, ez dot komentarijorik eingo.

Kontzertuak hasi zirian, anbientia ez zan eskasa eta neu be animaten hasitxa neuan. Erromerija be heldu zan, betiko 7 jauziak dantzan ein eta Kafe antzokira ein genduan. Aspaldiko kantak euazan ipinitxa, itzala! jajajaja. Gaba erdi pasa genduan, lagun bat topa, gero bestera bat… eta Benito Lertxundi entzun gendunerako, hau zarratzen hasi zirian. Osterabe txosnetara. Goixeko 8rak zirian eta azkan traguak hartuta, Xirulara juan ginian gosaltzen. Gaupaseroz beteta tabernia, danak pintxuak jaten, beste batzuk ondik matxakauak eraten… Azkan bueltia ein genduan txosnetara baina zarratuta euazan. Lagunak etxeko giltzak atara ta etxera juan ginian.

Txarto ez zan egon, baina ez pentsa munduko jairik onenak dirazela!

2 thoughts on “Antolintxu Ondarrun”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s