Antolintxu Gernikan

Barijakuan Gernikako Gazte Eguna zala ikusi ta han juan giñian 3 bidar pentsa barik. Lekitton lehenengo traguak hartu, lagun bat presta zan kotxia eruteko, eta harako bidian hasi ginian. Heldutakuan poteua ein, pare bat pintxo jan, eta txosnetara. Kontzertuak ikusi, tabernetara bueltia ein, osterabe txosnetara juan, eta ya gauzak nahastaten hasi jakuzen (nik beti esaten ixan dot Gernikako edarijagaz arazuak daukatezela). Galdu giñian, batak Lekittora nahi eban ein buelta… Baina han gelditxu, jentia ezagutzen hasi eta konturatu orduko txosnak zarratzen! Azkanak geu ixan giñian handik urteten, eta ezagututako lagunakin Arranora ein genduan. Jente askorik ezebillen, baña zelako ondo! Buelta eitxeko gogorik ez geneukan, edalontzijak ondik beteta! Azkan tragua hartu eta jentia han itxitxa Lekittora ein genduan (gaba oso laburra iruditu jaten, mozkor zelebria ixan zan, jaja). Hurrengo egunian, astelehena ederra eta barriro Gernikara juan bihar. Bidian maria maria, Gernikara heldu eta eskas eskas, txosnara turnua beteten.

Baina ez zan ixan nahikua, eta martitzenian barriro juan ginian (barijakuan hobeto pasa neban!). Ikusitxa BerriTxarrak euala, pentsa genduan jente askotxu egongo zala, eta halantxerik ixan zan. Hasteko, Lekitton autobusak bete beteta, heldu bertara eta afaltzen juan ginian, tabernak be beteta! Gorputzari lehenengo alkohol tantak sartu jakozen, afaltzen geuazan bitxartian zerbeza nahiku edan genduzan eta tripia betetakuan, txosnetarantz ein genduan.

Txosnan ondo geuazan, baina BerriTxarrak hasi zanerako, agur! Jente pilua batu zan, kuadrilia zatitxu jakun, batzuk aurrera juan zirian, bestiak atze atzian ta beste batzuk txosnatik ezin urrunduta. Hori be amaitxu zan, eta txosna bitxarte baten geure lekua hartu eta han pasa genduan erromeriko denpora luze bat.

Heldu jakun lotsiak eskapo eitxen daben momentua, eta gure lagunak pintxurak atara eta “gerria” hasi eben! Iñor ez zan libra, danok pintxa pintxata, ta jentia geuri begira (inbidijagaz, danak nahiben geure pare egon, jajaja).

Erromerija ti-ta pasa jaten, ez dot uste dantzan eitxeko astirik euki gendunik bez! Konturatu giñinerako 4rak aldera (ez nao ziur) zirian, eta txosnetako musikia (beti bardiña!!) martxan zebillen. Zerbeziari tragua hartu, eta txupituak agertu zirian. Jentia papelak galduta, ta norbera be bidian. Baña ez, barijakuan baino formalago egon bihar nintzala pentsa neban, eta holan ixan zan. Bateaz eta bestiaz berbetan hasi, Arranora ostera bat ein, lagunak galdu, txosnetan bakarrik lagunen bila ibili, eta azkanian, berandutu bajaten be, topa nebazan. Azkan traguak hartu txosnetan, ta honek zarratu zirinian, herriko kanpuko karpatxuan geure nibela mantendu genduan. Lekittoko kantak kantaten batzuk, beste batzuk Nino Bravo, eta beste bat Itziarren Semeak. Ordu kritikua zan, etxera juteko goguak be baeuazan, eta holan pentsa genduan, autobuserantz jutia. Itxoten egon ostian, autobusera sartzia lortu genduan (zelako gatxa ixan zan), beste batzuk bertan gelditxu zirian lekurik ez zeualako… enpin! Bidian nahiku barre ein, eta azkanian heldu giñian goixeko orduetan Lekittora. Deskantza ostian, Ondarrura juan nintzan!

 

 

1 thought on “Antolintxu Gernikan”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s