MITOSIA

Foto de mitosia ( cd bikoitza kalean) Lekittoko beste musika talde bateaz jarri gara kontaktuan on be: MITOSIA. Derrigor ezagutu biharreko taldia. Dagoeneko 2 cd atara dabez, eta jo ta ke lanian segitzeko asmuagaz dabiz

Nortzuk zarie?

Taldia lau partaidez osatuta dao gaur egun. Unai Egia( kitarra eta ahotsa), Aua( ahotsa), Ibai Castro( baxua eta koroak) eta Markel Aboitiz( bateria)

Nundik zatoze?

Neure garajetik. Jajajaja. Neure garajian hasi ginian jotzen. Talakoko Señorrek itxi gaitxuzen bateri zahar bat eta eskoba paluakin eusten genuzan mikruak. Denboriagaz beste proiektu batzutan bagara be ( Nessun dorma, Txapelpunk, Nahixan, Beer cans, Nabil, Ekon…) Mitosia da gure bizi guztiko taldia.

Nundik dator zuen ixena?

Kuadrillako batek proposatu euskun. Baña hasieran “Ba ote” deitzen ginian.

Ze musika mota joten dozue? Zeba aukeratu zenduen genero hori?

Bueno, Metal gogorra etxen dou. Anestesia edo Sepultura moduko taldiak entzuten genduzan eta horrek eragin handixa eduki ban gugan.

Zein izan da zuen kontzertu onena? eta txarrena?

Oroitzapen on eta txar asko daukaguz. Batzutan jende gitxi urbiltzen da kontzertuetara eta beste batzutan oso emanaldi intensuak emon douz. Ez dakitx…

Zerek bereizten zaitxue beste taldietatik? eta noren antza daukazue?

Lein esan doten modura Sepultura eta Anestesiaren eragina nabaria da. Zuzenekoetan dena botatzen dou eta lagun artian jotiak asko transmititzen du. Hori ez da talde askotan ematen.

CD bat atarateko egin biarreko bidia zelakua da? Nundik pasa bir ixan zarie?

Kaka asko traganikuak gara. CD bat graba orduko kantak konposatu bihar dira eta lokaleko lan handia dakar horrek. Konponketa guztiak zehaztu, hitzak satu, klaketekin entzaiatu…. Zerrenda oso luzea da. Gero estudioko lana dator. Diska bat grabatzea oso-oso nekagarria da, dena ondo geratzea nahi baduzu. Guzti hori ein eta gero zuk ordaindu bihar dozu grabaketa eta kopiak eta gero ahal duzun lekutik dirua berreskuratzen saiatu. Horretaz aparte tontokeriak entzun eta hurrengo diskorako indarrak atara.

Zein da zuen helburua talde moduan?

Ondo pasatia eta zuzenekuetan jotia. Baitxa justizi apur bat eotia gure lanen inguruan.

Mitosia taldien hurrengo kontzertu, CD barrien grabaketa… edo edozein barri jakitxeko:

mitosia@hotmail.com
www.myspacemusic.com/mitosia

“uste dot facebook be badaukaula”

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s