Antolintxu entxosnatuta

Gasteizeko txupinazotik zuzenian:

Arratsaldeko 5etan geratu gara, bi persona bakarrik agertu gara, eta nahiz eta badakigun guzurra dala, beste batek be deittu eingo gaittula esan dau. Lagun guztijak hondartzara jun dira (16:30 eskolapian), baina gu ez. Gu Gasteizera goiaz.

8ak inguruan heldu gara Gasteizera, EH Sukarra erun dogu kotxian, eta kasualidadia, heldu eta segijan lo eitteko etxia itxiko gaitxun pertsonia topa dogu (eskerrik asko). “badakigu” nora jun bir garin txosnak txapaten dirazenian.

Txosnak eta tabernak bata bestetik urrun dagozenez, tabernetan hasiko gara, eta gero goiaz txosnetara, herrijak erabaki dau.

Halan be, arazotxu tekniko batzuk egon dira: Jente larrei, ezin zan eon iñun, edarra agobijua! GAZTETXERA!!!

Gaztetxian hobeto gaoz, musikia OSO eskasa da, baina bueno, egon geinke. Jentia oso desfasata dabil (nikjak apurtuta, kalimotxoz eta beste kaka pillo bateaz beteta dabiz benganetik…) gu bitxartian, ondo, formal.

Desfasauen daon kuadrillia pasa-pasata dabil, eta ia kantsaten hasi gara… halako baten gaztetxeko eszenatoki ganian dagozela, eszenatokijan bertan, hormara txiza eitten hasten da bat. “TU ERES UN HIJO DE PUTA” esaten dotzo gutako batek; bestiak dantzan eitten inbita eban, gixajo hostija, fatal dao.

Amaitxu gure katxi merkiak (zelako ona) eta lehenengo tabernak zapaltzen hasten gara. Anbiente edarra, baina gu atzian gabiz, ritmua atrapa birko dogu. Afaltzeko KEBAB mandua!

Dana prest dago eta txosnetaruntz goiaz, entxosnatu!!

Txosnetan anbientia flojo dabil, baina beteten dirazen bitxartian lehengo traguak jauzten hasten dira, hasteko kañak, gero guitoren bat… (azaldu txosnako neskiari zelan eitten dan ginkasa… etab) gaba aurrerantz doia.

Konturatu orduko 12ak dira SEGISMUNDO TXOIKOMANO hasi da… entzuten goiaz (aspaldiko garaijak gogoratzeko desitan gaoz). Baina zer da hori! ederra kaka!! alkarreri begiratu, eta 4. kantarako eskapo ein dogu, ni bajoiagaz.

Denporia eitten gabiz, txosnetan enzerrata, baina bote itxi dou eta ez dau emoten alkohola amaitxuko danik, ondo gabiz. Ezagunak lagun bihurtzen dirazen momentua be aspaldi pasa da, eta topera gabiz, zelako habillak eta onak gara edozetan baña!!

EH SUKARRA!!! hasi da!! lehenengo filara zuzen. goixaldeko orduak dira, eta jentien perkala ikusitxa ulertu dot zeiatxik hasi bir dirazen kontzertuak ganorazkuo dirazen orduetan. Pasata dabil bat baino gehijao, OSO PASATA.

EH Sukarra be ez gaitxu askorik tiratu egija esan. Kantak aurkeztu aurretik jentia gai zan hurrengo kantia zein izango zan asmatzeko. Ezer barririk ez.

Amaitxu da kontzertua eta txosnetara, jente asko dabil, baina hutsik dagonen sentzaziñoia daukau. Hortik aurrera, ba betikua, tontunak ein, jentiari euskeraz ez dakigula timaten ahalegindu, eta iñozko ikasle onenak bihurtu bost miñitxura, traguak gora, behera eta kamixetara, dantzak, gintonikak (“geuria ra ta”) eta beste hamaika astokeri.

Halako baten, txosna danak txapata dagozela ikusi dou! zer da hori baina?, gu gaozen txosnako barran be sobra dirazen solomo hotzak atara dabez. Gazijak dagoz, baina “It´s FREE”, bakoitxak hiru edo lau jan doguz. Sasoia da etxeratz juteko. Bidian… KEBAB.

Pasa dan urtian hobeto egon zan, baina, Gasteiz da… beti merezi dau juergan jutiak.

3 thoughts on “Antolintxu entxosnatuta”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s