Aittitta Makurra

Kolaboratzaile batek Lekittoko ipuin zahar batzuk eskuratu ditxu, lehenengua bidali dau dagoeneko, eta bestiak bidañltzen juango dala esan dau: Gaur Aittitta Makurra

On dala urte asko-asko, bazan behin patro bat gure Lekitton, baliak hatrapateko arpoia erabiltxen oso ezaguna zana eta bere txalupia San Pedropeko eskilleretan eukitxebana amarratuta. Udako egun baten, atunetan urteteko daozela gaixotu ein zan eta ezin ixan ban urten bere arrantzaliakin itxasora. Arrantzaliak ikusi ebenian zelan euan gaixorik eta ija ezin ibilitxa, ba danen artian txapuletxera eruaten dabe, aurtxe San Pedropeko inguruan euan da, eta medikuari deitzen dotze.

Halako baten, medikua allaga zan txalupetxera eta gure patroia ikusten dau txalupetxeko mahai ganian etzunda, arnasarik ija ezin hartuta. Medikuak bere gauzak atara, da gaixua aztertzen hasten da. Arrantzaliak harritxuta geratzen dira medikuak esaten dabenian eztakijela zer daukon gaixuak, zer dala ta ipini dan holan, da ahal dabena ein da gero jun eitxenda.

Bitxartian, mutiltxiki bat dao hor txalupetxe kanpuan bueltaka, atetik burua sartun da barrura begira, zer pasaten dan ikusten. Orduan, gixon handi bat ikusten dau arranegiko plazatik txalupetxerantz datorrela, baltzezko jantzitxa eta erropa elegante-elegantiakin. Mutiltxikina saiatzen da ezkutaten gixonak ez ikusteko,baina konturatzen dalez daoneko ikusi dabela, eztau ihes eitxen.

Gixona bere albora allagaten danian, goitxik behera begiratu, eta abots lodi-lodijaaz esaten dotzo:

– Txo, horreri ezpotzazu eitxen neuk esaten dotzutena hil eingo da – mutiltxikinak harritxuta begiratzen dotzo eta ezer esaten ez dabelez, gixonezkua barriro berbetan hasten jako – Hartuixu ba eztija, koipia da orijua, bota zartain batera da nahasta hirurak haurtxen, denpora guztijan bueltak emoten egurrezko palo bateaz. Gero emongotzazu horixe pixka bat eraten, da bestia bekokijan ipinikotzazu. Hori eitxen badozu, osatu eingo da.

Hori entzuten dabenian, mutiltxikina arin-aringa sartzen da txalupetxera, eta bertan dagozen marinelari eskatzen dotze orijua, koipia ta eztija, eta baltzezko gixonak esan dotzona eitxen dau. Gaixuari bekokijan nahastia ipini ta seijan, bertan dagozen marinelak ezin dabe sinistu ikusten dagozena: gaixuak arnasia berreskuratzen dau, arpeiko zuritxasuna jun eitxen jako eta derrepentian inon laguntzarik barik mahaitxik altza eta etxera doia lasai-lasai.

Mutiltxikinak barriz, urteten dau txalupetxetik eta badoia etxera Arranegi kalian zihar, eta bapatian Narea kaletik agertzen jako barriro be lehingo gixon handija, bere traje baltzaaz. Mutilla bere parera allagaten danian, esaten dotzo bere abots lodijaaz:

– Txo, lein eztotzut esan, baina ni herijotza naz – mutiltxikinak ikaratuta begiratzen dotzo, pentsaurik zerura juteko sasoia allaga jakola, baina gixonak berbetan segiduten dau – baina niri kasu eitxen banazu ezagun-ezaguna eingo zara, urte asko bixiko zara eta zure ixena betirako geratuko da lekittar guztijen oroimenian, baina kontuan euki gauza bat: 90 urtera allagaten zarinian, egunero ion biharko dozu ganbarara eta bentanatik eskua atarata, teillak ikutu, eta ikusi biharko dozu ia noiz urteten daben horma bedarrak. Bedarrak urteten dabenian, allagako jatzu hiltxeko ordua.

Egun horretatik aurrera, mutiltxiki hori bere nahastia emoten hasi zan gaixuari, eta baltzezko gixonak esan eutzan modura, ezaguna eitxen da Lekitto osuan, alboko herrijetan eta España guztijetan  be bai.

Urtiak pasa ahala, bera bilakatuten da herriko pertsona zaharrena. Kontuan euki bihar da hor sasoian jentia ez zala horrenbeste urte bizi ixaten, eta horretxeaitxik Lekitton danak deitzen eutsen eta ezagutuko eben “aittitta” moduan. 90 urteaz hasi zan gure gixona be ia egunero ganbarara ioten eta teillak ikututen, eta halakoren baten ikututen ditxuz ganbara ganeko teilak eta agertu zan azkanian be horma bedarra.

Etxera bajatuten da, eta esaten dotzo bere andriari: “allaga jat niri hiltxeko ordua eta banoia”. Orduan Aittitta etxetik urteten da, portutik pasaten da eta hondar txikinera juten da. Erdi parera allagaten danian, han agertzen jako barriro hainbeste urte eta gero haixe gixon handija, baltzezko traje eleantiaaz: “on dala urte asko esan neutzun modura, allaga jatzu hiltxeko ordua”. Orduan gixonak atzamarraaz ikututen dau buruan eta harri bihurtzen da.

Hordutik hona hor dago hori harrijori, “aittitta makurra” edo “aittitta mokordo” ixenagaz ezagututen dana, eta baltzezko gixonak esan eban modura, lekittar guztijen oroimenian geratu dana.

Iturriak:

–         V. Txakartegi

–         Juan de Axubieta (F. Ocamicaren liburu batetik)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s