Antolintxu Mutrikun

Barriro desfasata… mozkorrgaz idatzi dabela esan dau bidalitako e-maillian.

22:00 eskolapian. Hainbeste korreok eta messengerreko (bai, batzuk ondik holan funtzionaten dogu) eztabaidak frutuak emon dabez: DANOK MAHONEZKO, bai! aurten be bai. Arpegijan danok daukagu “gaba ederra” izango dala pentsarazten gaitxun barretxu bat.

Mutrikura ondo preparata jun bihar dala eta, danok motxilatxu bat daukagu soinian, eguerdi partera, etxera etorri aurretik, portuan bañotxua hartzeko trajebañuak eta toallia. Dana prest.

Bi kotxetan sartu gara, musikia topera ipini (Gu ta gutarrak gure kotxian) eta 20 minitxuan Mutrikun gaoz, batzuk asko sakatzen dotze kotxe zaharri, eta pasa dan urteko leku bardiñian aparka dogu; baten bat ondik gogoratuko da “arrantzale eguneko” erropakin benganian lo egon zirin gaztiakin.

Hasieran iñor ez dago herrijan, txosnetara bajatu gara, hutsik, kontzerturik bez, IÑOR BEZ. Txosnetakuari galdetu dotzagu ia gaur juergia daon eta baietz. Mahonezko goizela aprobetxata lehenengo katxijakin Lagara aedo Elantxobera juteko proposamenak agertu dira, “ondik sasoiz gabiz eta”. Txosnetara iñor ez da hurbiltzen eta gu mahonezko, mutrikuarrak raro begira dabiz, baina gu geurera, atara klarionak eta geure erropak, eta herri guztija, tontokeriz bete.

Pasa dan urtian traguak edaten genduzan txosna bardiñian gaoz, eta bardin jantzitxa; baten bat gogoratu eitten zan antza, kuadrillaz kanpoko lehenego
kobertzaziñoiak hasten dira.

Derrepentian, Lekittoko GAZTErija agertzen da, lanzaderia, gabak aurrera ein ahala askoz gehiago ikusiko doguz. Oso ikututa datoz, eta alkoholak emoten
daben sozializatzeko trebetasuna erabiltzen hasten dira, “Cogen confianzas que nunca les dimos” esan dau baten batek. Hoba Gaztetxera juan.

Gaztetxian, hiru neska barra barruan, desarritxa, barra kanpuan lau edo bost kuadrilla txiki, dana mutilla (neska bakar bat bez), oso raro doia eguna.
Elantxobeko ideia indartzen hasi da barriro, eta txofer izateko prest dagozenak “badaezpada” ez dabe edaten, katxijen bigarren rondia amaitzen dogu. Berton
geratuko gara!.

Aipatzekua da, gaztetxian euazan beste gazte batzuk ia juergia daon galdetu gaitxuela, iñor ez dago seguru.

Hortik aurrera ia herrikua, barriro txosnak, patxaranak, konfidantzak eta lotsabakokerijak hasten dira. Aspaldiko partez, bat egurrezko silla batera ion dogu eta kaxarrankien antza euki nahi eban dantza bat be in gaittu. Gaba osua kantaten eta dantzan. Tarteren bat be egon zan aspaldi berba ein biharreko
kontuak argitzeko (mozkorren super elkarizketa sakonak…).

Sarkor be ikusi genduan, eskastxu, kasu handiegirik be ez neutzan ein (gure herriko gazterija oso pozik euan, dana emoten, lehenengo filen monopolijuagaz,
ikustekua).

Eta kriston kakagaz amaitxu dogu gaba, patata brijiduakin eguzkija urteten nahi izan dogu ikusi Kabauen funtziñoia beteten izan daben taberna baten terrazan. Hori eta gero lo apurtxu bat ein eta gero, portura igiri. Ah! Inportantia ur botilla batzuk eta bollo batzuk hartu doguz kafeteri baten; bitxartian gure
alboko kuadrillia txakolineka eta sagardauka ibili da (kubatak be baeukezen).

Konta ezin dizen hamaikatxu bat kontxu itxi doguz Mutrikun (datorren urtian pasako gara billa), eta bapateko eskapada raruak eta beste kontu ilun batzuk azaltzeko geratu bajakuz be, aurten be, Mutrikuko jaijak handijak izan dira (aprobetxa eta aukeria daukazuenok jun gaur be).

Ez da ohikua, baina kuadrillako bat fotografo lanetan ibili zan  eta honek ataratako argazkijak ikusi eta gero uste baino alkoholizauago egon garila esan bir dot, ikaratuta nago ikusittako gauza batzukin.

 

5 thoughts on “Antolintxu Mutrikun”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s