Oarsoaldeako 17 gazteren aurkako epaiketa hasi dute gaur Madrilen

Gaur hasi da Oarsoaldeako 17 gazteren kontrako epaiketia Segiko kide izatea egotzita. 3 gazte ez dira aukeztu eta ertzainak horiek atxilotzen saiatu dira baina ez dabe lortu. Zehaztasun gehiago eta atxilotzera juandakuan hartutako irudijak jarraijan. 

Hamazazpi auziperatuetatik bostek deklaratu dute gaurko saioan. Bitartean, Errenterian jarraitzen dute auzitegira agertu ez diren hirurek. Ertzaintza atxilotzeko asmotan agertu da baina gazteak Foru plazako kioskoko teilatura igo dira eta ertzainek alde egin dute. Gazteek hor jarraitzen dute, babesa ematen dieten 300 bat lagunez inguratuta. Madrilen dauden gainontzeko auzipetuek ere elkartasuna agertu diete hiru gazteei.

Epaiketa berandu hasi da ordu eta erdi inguruko atzerapenarekin. Oiartzualdeko 17 auzipetuetatik 14 joan dira Audientzia Nazionalera, senideek eta lagunek lagunduta. Guztira, 40 pertsona inguru. Hasieran sartzeko arazoak izan dituzte, baina azkenean epaiketara sartu ahal izan dute, ikusle gisa.

Epaileak falta ziren hiru gazteengatik galdetu du eta egoera azalduta, defentsak epaiketa atzeratzeko eskatu du, gazte guztiak batera epaitu ditzaten. Ez dute onartu eta epaiketa hasi dute. Bostek deklaratu dute: Xabier Lujanbiok; Haizea Iriartek; Beñat Burladak, Jon Aitor Alberdik eta Iosu Arruabarrenak. Guztira hiru ordu pasatxoko saioa izan da.

Gazteek ukatu egin dituzte atxilotze unean egindako deklarazio polizialak, eta, halaber, jasandako tratu txarrak nabarmendu eta salatu dituzte.

Informazio gehiago:

http://www.berria.info/albisteak/53190/auzipetuetako_hiru_gazte_ez_dira_audientzia_nazionalean_aurkeztu.htm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s