Antolintxu Amoton

Udiaz batera Antolintxu pilak kargata dator. Ekainen amaieran San Pedro Gazten dana emon ostian Amotora ioteko aprobetxa eban asteburua urtero modura. Ondiño ez dakigu bertatik bajatu bada, baina momentuz barijakuko kronikia bialdu deusku.

“San Pedro Gaztek itxitxako arrastuari agur esan barik, suabe suabe poteua hasi genduan Lekitton. Amotora ioteko ordua be heldu jakun eta autobusen paradan euan jente pilua ikusitxa, kotxian jutia erabaki genduan. Plazia beteta euan (frontora sartzeko danak prest), eta batzuk txosnan euazan bitxartian beste batzuk sarrerak debalde lortu nahijan frontorantz eiben (ta ganera lortu). Azkanian, kaosa moteltzen hasi zan ta barrurantz ein genduan. Gatibu gusta jaten, eta gero etorri zan Esne Beltza be bai. Anbiente politxa ipini eben!

Hau amaitxutakuan, danok ein genduan plazara, bete beteta! Hasi zan igarten jentien poza, ta klaro, norberena be bai. Jai guztijetan topaten dirazen ezagunakin topa, trago bat hartu, … azkanian be, bakarrik amaitxu lagunak ezin topata. Konturatu nintzanerako 5ak, ondik denporia euan eta gabeko lehenengo txupituak heldu zirian (hoba helduko ez bazirian). Ta ba, holakoixe martxan, etxera bidian hasi giñian (autobus sardiña latara ezin sartuta, hor bai kaosa!), heldutakuan bueltatxua emon, iñoren kontura barre piskat ein eta etxera.

 Momentuz hauxe da idatzi al doten dana. Hori bai, astelehenian be ioteko esperantzia daukat eta emongo dotzuet hango barri. Ordurarte, ondo pasa!

Antolintxu, 2011ko uztailaren 3an, Amoton”

Ai, Antolin, Antolin… nun ete zabiz…? Baten batek ikusi badau, eskertuko geneuke bere barri emotia. Edo bestela, hobeto zeuek Amoton zelan ibili zarien kontaten badozue berton. Ta gogoratu, uda honetan juergetako argazkiak batu nahi doguzela zeresanan, beraz… zeuena da hitza!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s