San Pedro Gazte Eguna

Ekainaren 30ian, eguenian, urteroko zitia daukagu lekittoko gaztiok eskolapian, San Pedro Gazte Eguna ospatzeko. Aurten barritasunakin dator gainera eta urtez urte egonkortzen ta handitzen doian jai egunerako prest dago dana.

Goixeko 12etan hasiko da eguna eskolapian, kuadrillen arteko tortilla txapelketiagaz. Osagai guztiak norberak eruan biharko ditxu eta imaginaziñoia erabiltxia libre ixango da. Baldintza bakarra, aurkezten dana tortillia ixatia, hau da, gitxienez batidutako arrautzakin eindako zeozer. Ez dao esan biharrik, hori janda bakarrik ez goaizela inora, ta beraz, lelengo platera, edarijak, ogija ta postria prest egongo dira bazkarirako.

Bazkarija baino lehen, tortillen prestaketan tartetxu bat hartuta, Marasma Saretzen proiektuen aurkezpen labur bat eingo da bertan, Lekitton prozesu horren nundik norakuak azaldu eta zabaltzeko.

15:00etan bazkaldu ostian, 18:00etan Gazte Estropaden txandia helduko da, hori orduko sorpresaren bat eongo bada be… Estropadak bi taldetan eingo dira, momentua bertan banatuta. Trajebainuak eruten dabezenak arrisku gitxiago eukiko dau, klaro! Hasi da baten bat apostuak eitxen, ia ikastola-eskola banatuta jokatu baleike…

Iluntzeko 19:30etan Musika-Joko-Poteua abiatuko da Mingorritik. Ixenak berak esaten daben modura, tabernarik taberna musikiaz batera dantzatu, kanta eta traguak hartzeko aukeria eukiko dogu, tartian nahi dabenak ez aspertzeko moduko jokuak eukiko dabezelarik.

Eguna amaitzeko (ta gaba hasteko) iaz hainbesteko arrakastia euki eban Karaokia eingo da Limoneruan. Euskadi Gazteakekuak jakinaren gainian dagoz dagoeneko, eta zuzenian emitidutera etorriko dirazela ziurtatu dabe. Hortik aurrerakua, egitarauan agertzen ez bada be, egunekua bezain ona edo hobia ixatia danon esku geratuko da!

Anima beraz, ta ez geratu Amotoko jaijari itxoten! Lekitton be badaukagulako ondo pasateko aukeria, jantzi mahonezko ta etorri San Pedro Gazte Egunian parte hartzera! A, ta Antolintxu be bertan eongo da!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s