Antolintxu Oletako astelehenian

Bai lagunok, honek juerga bako asteburuak aspaldi itxi ebazan atzian…. Oletan egon ei da stripteasea ikusten(zapatuan be ibiliko zan seguruena).

Zahartzen hasi nazela diño batek, egija ixango ete da? Atzotik gaur goixerarte Oletan ibilitxa nao, eta nik zahartzarorik ez dot igarri!

 Asteburu gogorra pasa dot, batetik bestera, eta azkanian Oletara be heldu nintzan atzo. Arratsaldian poteua eitxeko gelditxuta geuazan, luzatu ein jakun eta gabeko 22:30ak arte Lekittotik ibili giñian. Kotxia hartu eta Mendixako bidetik Oletara ein genduan.

 Txikiteua alde batera itxi eta Egan joten hasi zanerako lehenengo matxakauak eran genduzan. Hasieran jente gitxi mobitzen zan, eta geu be txosna albuan, tragua eskuan eta bestiari begira geuazan. Halan dabe, momentu batetik aurrera, lotsak alde batera itxi eta gitxinaka gitxinaka geu be mobitzen hasi ginian (mugi, mugi gerria…).

 Baña bapatian, “stritiseko” ordua heldu jakun. Ez eban euki pasadan urtekuen moduko zer esanik, egija esan, atentzino askorik be eneban ipini. Honeaz amaitxutakuan, goixaldeko 4.30ak artian, Eganeaz ibili giñian dantzan (red red wine, ireki bihotza maitia neretzako, waka waka, xalala xalala riki riki, batasuna…).

 Papelak galtzen hasi, eta bai, azkanian be, galdu zirian. Pasadan urtian bi edo hiru pertsona igon zirian Eganeko neskakin dantzan, baña aurten ez da egon zorterik, eta nahikua ixan genduan atzo, geu “lehenengo” filan egotiagaz. Honeri be pilak amaitxu, eta Egan amaitxu zanerako, txosnetako musikia topera ipini eta “kaosa” hasi zan. Sobratako likor eta patxaranak aprobetxa bihar zirila, eta ezin esan ezetz! Azkanian, Klaudionera bisitxa bat ein, azkan matxakauak eran, eta Lekittora egin dogu buelta oinez, lasai lasai, hurrengo parrandia zein ixango dan pentsaten.

4 thoughts on “Antolintxu Oletako astelehenian”

  1. Ez referendum, ez abstemio. Nire ustez gauza bakotxa bere neurrijan. Baina niri antolintxuk trasmitiuten nabena: kontsumismo abusibua, dependentzija, pasotismua,….potruk arte ipintxeko eta mozkortzeko asteburuari itxoten daon gazteri pasibua.

  2. Txo alkoholagaz ez zara kantzaten Antolintxu? Nozko droga ez hain katoliko-tradizionalistak? SOSO! jajajajaja

  3. Brometan zabizela pentsa nahi dot, baina:

    Ez dot uste Antolintxun erreferendum bat ein bihar dogunik. Horrek gabzezijak benetan ikusten badozuz, ein berba talibanagaz edo idatzi zeuk (eta bialdu) artikulo bat, edo ein abstemio txikin kronikak astebururo…. Zeresanak ez dot uste pegarik ipiniko dabenik.

  4. Stripteas-agaz ein dozuen moura zeaitxik ez dozue etxen Antolintxuaz be inkesta bat?
    Ze jai eredu, ze gazteri eredu nahi dou? Astian 3 egunian juergan dabilen tip@ baten kronikak publlikatia ez dot ondo topaten. Dana da juergia, alkohola errementa arte, papelak galdu,… ze balore trasmitiuten gaitxu?holakua da nahi doun gazterija? ZE hausnarketa bat honen kontura.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s