Arrakalak behar zaittu!

Ikara barik esan leikegu, Lekittoko komunikabidien eta eskaintza kultural eta informatiboaren kontsumoak ez daukola beste herrietakuen lotsarik izateko arrazorik.

Halan be, momentu garrantzitsu batera heldu gara Lekitton. Kontua da datozen astietan Arrakala Irratiak erreleborik aurkitzen ez badau, betirako amatako jakula.

Hau ez gertazeko, eta hogei urteko lan ederrari jarraikortasuna emon ahal izateko, mezu labur bat zabaltzeko eskatu gaitue. Guk gure aldetik be, onena opa dotzagu Arrakalari, eskerrak emon nahi dotzauz, baina ez dogu agurtu nahi-, hori DANON eskuetan dago:

2005etik hona Arrakala Irratija eruan daben taldekuen abisua.
 
Arazo pertsonalak dirazela-eta, irratija itzi biharrian gagoz. Horretara, Ekaiñan amaierararte egongo gara mantenimendu biharretan. Hortik aurrera, Arrakala isildu egingo da dialian. Ez dakigu betiko-edo…
 
Izan be, deialdija egin gura dogu ia errelebua hartu nahi daben jenterik dagon. Irratijan mantenimendua ez da lan haundija: astian ordu ta erdi inguru pasatzen dogu guk. Gaiñera, askoz errezagua da emisoria martxan mantentzia, geldittu eta gero martxan berrezartzia baiño. Beraz, Ekaiña momentu onena izango da gure lekukua hartzeko. Penia izango litzake herrittarren bozgoraillu hau, 20 urte baiño gehijago dittuana, jarraitzaille barik desagertzia. Animatzen danak, emailla bialtzia daka arrakala@hotmail.com helbidera.
 
Edozelan be, eskerrak emon nahi detsegu hónek urtietan izan doguzen entzule fiñei, eta hain ondo tratau gaittuen beste komunikabidiei. Plazer bat izan da, benetan.
*****
Lekittoko Arrakala Irratija (107.7 FM)
http://bitakora.arrosasarea.org/

Zarratuko bada, behintzat ez izatia Lekittoko herria mobidu ez dalako

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s