Antolintxu Ondarruko ibilaldian

Ibilaldiak izandako arrakastia ezagutu eta antolatzailien oharra zabaldu ostian, heldu da gure korresponsalik ezagunenari berbia emoteko momentua. Antolintxu bueltatu da barriro, eta geratzeko dator. Kronika honeaz hasi arren, epe laburrian sorpresa bateaz etorriko da…

Domekia. Ibilaldia Ondarrun. Goixeko 11ak autobusen paradan. 100 lagunetik gora itxoten. Autobusak 15 minuturo ibiliko zirila mito bihurtuta euan dagoeneko. Plazakola kolapsata. Kostako bidia zarratuta kotxientzat. Jentia ordu ta erdi doaiala itxoten ta autobusik ez dala agertu, goiko rotondan 200 lagun daozela, ia inor kotxian badoia…

 

Esan egunik onena ibilaldijari hasieria emoteko. Eguraldi ona eotiak be ez eban inor konsolaten. Baina Antolintxu ezin zan geratu Ondarrura juan barik eta azkanian lortu genduan nola edo hala aillagatia, nahiz eta detailietan ez nazen sartuko, legalidadeko konoren bat edo beste kendu ein bihar ixan gendulako…

 

Baina, oztopuak oztopo, heldu ginian eguerdirako “zona zero”ra. Hasieratik ikusten zan askorentzat urteko egunik inportantiena ixango zala; ikurrinak lepotik, gora euskadiko txotua buruan, 5 litroko garrafia eskuan… Eguneko lelengo koma etilukua ze ordutan ixango zan jakitxia besterik ez zan falta.

 

Aurreko esperientzijetatik ikasita, eraten hasi orduko tripia apur bat betetia erabaki genduan guk. Pare bat pintxo jan, botia itxi, tikiak erosi ta txosnetara abiatu ginian denporarik galdu barik. Ondarrun eon arren, lekitxarra baino ez zan ikusten kalietan.

 

Zaldupeko futbol zelaira sartzia baino ez euan eguna arrakasta hutsa ixango zala konturatzeko. Esne Beltza hasi orduko beteta euan dana, batzuk jesarrita beste batzuk dantzan, dana emoten. Gu area txikitik urten barik, txosentako barratik metro erdira, panoramiari ahua zabalik begira.

 

Dagoeneko lelengo erredurak igarten hasita geuazan. Kremia emon genduan, klaro, baina proteccion 15ek ezin miraririk ein. Antolintxu nor dan jakin nahi dabenak, gorri gorri dagon pertsona baten fija biharko dau egunotan. Ez gara gitxi ixango halan da be.

 

Hurrengo oritzapenek Allerin kokatzen dabe nire burua. Hasiera baten gune hartan sekulako esperantzak euki arren, pentsa baino jente gitxiagogaz topa ginian. Deskontrol eta Zea Mays bertan ikusi genduzan, ekaitzak ibilaldija amaitzia erabaki ebanerarte.

 

20 minitxutan kaosa zabaldu zan. Jentia korrika, txosnen aterpietan alkarreri sakatzen, plastikuakin erropak eitxen, batzuk eurija zanik entera bez… Ez zan askorik pasa autobusen juan etorrija hasteraino. Baina gutzako orduntxe hasi zan benetako ibilaldija.

 

Hortik aurrera, tabernetatik zihar emon genduzan orduak, gunetik kanpoko txosnak eta gaztetxia be zapalduz. Lekitxarren autobusa hartzeko ordua noix helduko, hurrengo egunian ezer egitekorik ez eukitxiak emoten eustan pribilegijua aprobetxatuz. Egun guztiko eguzkija jasan ostian, iluntasun apur baten biharrixana eukaun. Ta iluntasun horrek, ez nau ezer gehiagorik gogortazen izten…

 

Hona arte, beraz, Antolintxun udako zirkuituaren lelengo etapia. Zehaztasuneta sartu barik, ezin ipini aitzakirik hasiera horreri. Hamendik aurrera, iksuiko dogu ia iazko moduko udia errepikatzeko, edo hobetzeko, gai banaz!

3 thoughts on “Antolintxu Ondarruko ibilaldian”

  1. Bah! ez dozu ezer konta!! nun dao okelia!!!

    Antolintxuri sema-alaba sekretuak urtengo jakoz laster….

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s