boga!

 Abantian ikastolak haizea eta gazteria alde dago eta!

Zorionak Ibilaldiko antolatzaileei!!!!! eta bertaratu ziñien guztioi.

1 thought on “boga!”

  1. Zubi Zahar eta R. M Azkue Ikastolek ilusio handiz hartu zuen Ibilaldia 11 antolatzeko lekukoa. Harrezkero gogor aritu dira lanean eta boga eginez denok batera hainbat eta hainbat ekintza burutu dira.

    Urte osoan egindako lanak bukaera ezin hobea izan du. Goizeko 09:30ean protokoloarekin eman zaio hasiera XXXIII. Ibilaldiari, turruna eta irrintziekin. Ekitaldian, agintari, gonbidatu eta Ikastolen mugimenduko ordezkariak bildu dira Ondarroan euskarari eta ikastolen proiektuari bultzada emateko asmoz.

    Ondoren zirkuituari irekiera hunkigarria eman diote Imanol Oruemazagak eta Oihane Saizarek ikastola guztiaren izenean.11:30ean kofradia berrian Artisautzari ondo merezitako gorazarrea egin zaio, benetan hunkigarria.

    Eguraldia lagun, milaka euskaltzale han eta hemen ibili dira Ibilaldiak egokitutako 5 kilometroko ibilbidean zehar. Giroa ezin hobea izan da egun guztian, eta antolatutako ekintza guztiak egin dira. Bazter guztietan zer ikusi, zer entzun eta zertaz gozatzeko aukera egon da.

    Ibilaldiaren lekukoa hartu zenetik jakin bazekiten ikastolek erronka handia zutela, baina herriak oso ondo erantzun du, eta zailtasun guztiei aurre egin dio. Zorionak, Ibilaldia!

    Ibilaldia arrakastatsua izan da, eta momentu oro antolatzaileak ekinean ibili dira egoerari erantzuteko.

    Honenbestez, aho-betez esan dezakegu gure aurreikuspenak gainditu egin direla eta elkarrekin boga egin dugula.

    Azkenik, eskerrak eman Euskal Herriko bai ikastolek bai euskal elkarteek gurekin egoteko egin duten ahaleginagatik. Eskerrik asko Ondarroan egun honetan egon direnei eta hau dena aurrera eramatea posible egin duten guztiei.

    BOGA!!

    -Ibilaldiko komunikazio ardunadunen oharra-

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s