Talibana

 Komunikatu berri bat jaso dogu erredakzioan. Ez ei dao gustora korrikako kantiagaz

Hainbeste denbora pasa da azkanengo zeresanagaz kontaktuan ipini nintzanetik, WIFI konexioa ez dabil oso ondo desertuko bunkerretan aspaldijon; hori bai, telefonicako faktura DANAK heltzen dira (bueno, nahi badozue euskaltelR esangot, nazionalago geratzeko).

Gu geurera, hainbeste denboran, gure herri honetan pilo bat gauza gertatu dira, baina batez be, eta eduki daben garrantziagatik, bi azpimarratu nahi doraz: Korrika eta Bilduko zerrenden epaia itxaroteko antolatu zan eserialdia.

Musikien kontura  berba egiteko aprobetxatuko dot aukera ongotan (be); eserialdijagaz hasiko naz. Oso hunkigarrija eta ondo antolatutakua irudittu jaten, Bilduren kanpaina hasteko indar eta konpromiso erakustaldi bikaina, portada guztietan lekua eitteko batasun eta indar mezu bategaz (tribunalen “tranpa” edo “iruzurra” azpimarratu nahi eben mezuak erabili ebezenen asmuen kontra); oso ondo. Ganera, ekitaldi eta animazio ezberdina eskaini zan, itxaronaldija eta girua arintzeko.

Animazioa anitza izan zan, baina azpimarratu nahiko neuke, bertan parte hartu eben rapero edo hip-hoperoak. Oso ondo dago euskeria minoritarijua dan esparruetan, dagon presentzi urria azpimarratzia, baina uste dot pasaten gaozela.

GaztEHerria Durangon, bazkaltzeko orduan, raperuak; Lekittoko txosnetan be, pasa dan urtian, edo on dala bi, raperuak, Marasmako kantia, raperuak…

Ez dot raperuen kontra gorrotoz betetako kanpaina difamatorio bat hasi nahi, ez da hori nire asmua; eta gitxiago neu be gero eta gehiago, KANTA SOLTEKA bada be, mundu hori ezagutzen hasi nazenian. Baina apunte pare bat daukaraz: Euskal munduan benetan musika hori kontsumiduten dabenak, eta gustoko daukenak, zemat dira? Ondo dago gauza ezberdinak zabaltzia (Fermin Muguruzak hasiniko bidia jarraitzia), baina sektore musikal hori larregi gainordezkatuta dagola uste dot.

Beste puntu bat izango zan, euskeraz rapeaten daben gitxiengo horren mailia zein dan eztabaidatzen hastia, ze, onartu daigun, euskeraz dan guztia ez da zerutik bajatutako miraria, eta GEHIENETAN, rapero horrek nahiko maila baxua erakusten dabe, ez kasu guztietan.

Ez larritu, hau normala da. 4 rapero badagoz euskeraz abesten, ez da erreza punta puntako talderik egotia; talde on gehiago egongo dira beti hizkuntza handiagoetan abesten daben hizkuntzetan, alde batetik, merkatua zabalago eta indartsuago dalako; ganera, gaur egun globalizazioak eremu geografikuak apurtu ditxu musika kontsumuan, eta hori mesedegarria da hizkuntza handietan abesten daben taldeentzako, ze nahiz eta inguruan inork ez entzun, nunun eurak ekoiztutakua entzuteko aukerak biderkatu eitten diraz. Eta, beste alde batetik, eskaintza handiago izatean, kalitate gehiagoko talde edo indibiduoak topatzea errazago dalako.

Honegaz, ez nago esaten euskerazko rapari atiak zarratu bir jakozenik, ez! Baina, alde batera itxi barik, behintzat eskarija hobetu arte, prisa barik, hainbeste presentzi emotia gehiegizkua dala iruditzen jat; batez be HAINBESTE estilo musikal baztertuak dirazenian euskal munduan.

Beste alde batetik; KORRIKA. Euskal munduen erakusle eta bilgune nagusia izan daitekeena, eta ze kanta aukeratu dau aurtengo korrika animateko? GOSE. Puf! Gose ulertzen edo konpartitzen ez doten talde bat da (ahalik eta finen esateko). Ez dot tragaten, ezin dot. Aupa Etxebeste pelikulia urten zanian hasi zan ezaguna eitten taldia, eta hortik hasita inoiz gusta ez jaten talde bat izan da (Mendixan ikusi nebazan zuzenian urte horretan; hau izan zan nire lehenengo kontaktu zuzena taldiagaz).

Bueno, ba nire gustokua izan barik, uste dot 3 edo 4 bidar ikusi dotezela zuzenian, eta danak Korrikako kantia aurkeztu baino lehenago, beraz presentzia lortu dabela ezin ukatu; eta udara begira, eta korrikako kantien aitzakiagaz, ba pentsa be eztot nahi ein zer izango dan hau.

Ni nahiku erretxina naz, eta behin neska bategaz Korriken kontura berbetan gaozela, GOSEn kontura pentsaten nebazanak bota neutzazan. Neskiak arrazoia emon eustan taldien konturako iritzijan, baina esaten eban, ondo egoala presentzia gehiago ematea, musika mota horretan euskeria sartu bir zalako. EZ NAGO ADOS! Presentzia emon bir jakela, bai…. baina korrikako kantia… horrek gauza handijak diraz gero edonori eskaintzeko… eta bueno, nire ustetan, ba emaitzia be holakua izan da (kantiena, ez korrikena).

Ia, dana ez da Ume Gaiztuak eta KortatuR; eta kontua ez da gitarra ESPAINOLA erabiltxen dabena abertzalia edo euskalduna ez dala esatia (lehenago eitten zan moduan), edo HERTZAINAK “euskal musika” ez danik esatia (EGIN egunkariak Fermin agertu arte egiten eban moduan http://www.youtube.com/watch?v=rHTpgzAFhl0 ). Hori baino integratzailiago izan behar gara, baina, muga batzukin.

Irekiago izan behar gara, eta batez be euskera minoritarijua dan estiloetara zabaltzeko ahalegin berezi bat egin behar dogu. Baina pasa barik, ez gara erakunde katoliko repelente bat, eta nahi edo ez, pentsaten doguna baino askoz be kontserbadoreago gara. Bueno, eta zer? Onartu egin bihar dogu gure izaera, gauza on eta txarrakin, eta holakuak izanda be, gozatzeko eskubidia daukagula konturatu bir gara, estankatuta geratu barik!, baina, zer garen ukatu barik.

Bestela, “gazte modernuak” imitatzeko, Fatimara bidia dinamizatzeko DJ sesion bat antolatzen daben, baina bataz beste 60 urte daukezenen autobus bidai bat emongo dogu eta.

17 thoughts on “Talibana”

  1. Ba ni bat nator talibanen iritzijagaz. Nik uste dot musika euskalduna entzuten dogun guztijon artian, erdijari baino askoz gehijagori ez jakula Gose eta honen antzeko musikia etxen daben musika talderik gustaten.
    Eta zeaitxik Korrikako kanta moduan eta beste hainbat antzeko ekimenen moduan ipini? Ba musika ezberdina dalez, Europa mailan ezaguna, hamen be ez jako nahi leporik emon ta horretxegaitxik aukeratzen doguz “okasiño” honetarako; musika mota horreri laguntzen dotzagula ta geure buruari lorak bota nahijan edo.
    Baina egija dana da gehijenguari ez jakola gustaten, ta hauxe da daona!

    1. ados nago dinozun horregaz. “modernitis” deitxuko neutsan, papel albalagaz jantzi ta kaletik doianari “guaaau” esatia legez. gauza barri danak eztira goraipagarrijak, trasgresoria ixatetik kutria ixatera aldia dago.

  2. Edarra eruan dozu egurra talibana…jejejeje…. pasaten da, talibankerietan hasten zarinian…. Baina ferminek dinon moduan…..

    FIGHT THE POWER!! musika estilo desberdinakin bada be!!

  3. Nire kontura hitz egiten duten horiei:

    Ez dut gaizki abesten. Ni izan nintzen EHra Rap-a, bomberrak, bizerak… ekarri zituena!! Errespetu piska bat mesedez!!! Fight the power!!

    Fermin

  4. Inok ez dau aipatu, baina Hertzinaken kantia entzuozue osorik? irakurriozue letria?? (bertan bideuan dao)

    Joder! Ezagutzen neban, baina ez dot sekula holan ulertu…

  5. Afgano Laikori

    Konposizio eta “produkzio” merkia Gosek????Txabal/potxua, haiziak nundik emoten daben etzara enteraten. Nik diñotzut sinpletasun hori ooso pentsata daola, muy kurrau esaten dana.Estilo, esperimentazio barri bat. Ibilbide handiko jentia:Ines euskal herriko trikiti txapeldun izanda dao (aparte Ekon, Izar Revolution,…), ta bestiak grabaketa studio bat dauko (aparte Bad F-linen partaide) , Play backa?jjaja!trikitixa joteko ta abesteko eztau playbaken biharrik! Bestela ikusi kontzertu bat.

    Musikia, errez edo konplikaua, heldu ein bir da. Punki bateri 5 minituko punteuak ezebe ez dotzo esango. Heavy bateri Cock Sparreren himnuak ezebe ez dotze esango,…baina bijak, sinple naiz konplexu, jentiari zirrarak sortzen dotze.

    1. merkia da, programazinoia eurak eitxen dabelako, eta konposizinoia kopi-paste bidez. bestela ikusi kontzertu bat zeuk, eta batez be ENTZUN. nik 4 ikusi eta entzun doraz. koruak eta triki batzuk playbackian doiaz, eta drumm&bass eta beste mobida elektronikuak be bai (%70 inguru guztira).
      kontzertuak entzuteko dira, jakin barik berba ez eitxeko. haiziak zeuri emongo eutsun kontzertuan eta entzun ez.

      1. PD- guztiz errespetagarrija iruditzen jat hori musikia, eta kanta asko gusta be bai. elektronikua, bohemijua, trikitixa, metala… danetarik dauke, kantien arabera. baina diskuan 20 edo 30 pista badagoz martxan, ba zuzeniak kaka praketan. esne beltzak be ahalko leukie ein 2 edo 3n artian zeoze, baina duintxasuna dauke ta 8-9 doiaz kontzertutara joten.

  6. danak daukoz alde bi. marinan GOSE ipiniko baleukie, regeto ultrasexistien ordez, aurrerapauso bat ixango zan. baina musika merkia ixaten segiduko eban konposizino eta produkzino aldetik, eta zuzenian kaken pare, estudijoko remixak zuzenian ezin dirazelako erreproduzidu bi pertsona eta ordenadore baten artian (%70 playbacka da).
    on playbackak eitxiarren kobra eitxen da, ta gero lekittoko jaijetan sarijak desierto… ta ez nau balijo esatia mobida alternatibuena: playbackak eitxetik bixitxia zilegi balitz be, 80ko hamarkadako “ein zuk zeuk” filosofija etxian geratzen da, diskuan.
    RIP, Ume Gaiztuak edo Etsaiak hoalntxik hasi zirian, medijo eskasakin, eta formazino musikal justuagaz, danon modura, baina zuzenian kallua emoteeben beti, ez playbackak ein.
    Ezin amaitxu Fermin Muguruzagaz sartu barik: rapero konsideratia kantaten eztakijelako ixango da ezta?😉

  7. Eztakitx ze planetatan bixi zarin, baina antza ez nire bardiñian.
    Nik eztaitx nun ikusi dozun hainbeste rap talde joten eta kantak etxen, ze ni rap zalia nazen aldetik, beti egon ixan naz musika agenda guztijetan begira ta oso gitxitxan topa ixan dot rap kontzertu bat. Zeuk diñozu ganera, ez dala asko konsumiduten… ba ez, ba hori dala ta, ezin jako emon aukerarik kontzertuak etxeko ? ez dalako asko konsumiduten, ia ez da eon biar kontzerturik?
    Pasaten gaozela? lau ekitalditxan raperuak agertziarren, pasaten gaoz? txo… bakixu noz hasi zan amen hip hopen kulturia hedatzen? ta hainbeste denporan ikusi be ez dira ein, itzalpian eon dira ta on derrepente aukerak eukitxen hasi dizenian, pasaten gaoz? hau be ulergaitza iruditzen jat. Hainbeste estilo musikal baztertuta daozela diñozu, ba gaur egun arte ta ondiñoko be, rapa naiku baztetuta dao. Ta nitzako behintzat, badaoz talde batzuk oso onak dirazenak, kalidade ona daukenak, beste gauza bat da sekula ez bazara ipini rap taldiak entzuten ta ez badakixu nundik eta zelan sortu zan ta horrek gauzak… jakin ezkero, beste modu batera ulertuko zenduan rapa.

    1. Ganera, aztu ein jat esatia, amen konsumiduten dan dana, ez dala euskeraz. Eztaitx bakixu baña, estatu mailan oso famatuak dizen rapero asko etorri dira gurera kontzertuak joten ta esan bir da, jente pillo bat mobiduten dabela ta jente asko eoten dala horretan kontzertuetan.

  8. Baselinienak min ein nau.

    Ia, kontua da, ni taliban bat izanda be, kontziente nazela ezin dala rapa, edo danalako musika motia, gure agendatik errotik atara (promozinorik ez emotia, kontzerturik ez esakintzia… esfera publikotik kentzia). Talibnana bai, baina ez totalitarioa.

    Halan be, ezin ukatu gaur egun estilo musikal askotan hedatzen doiazen artista euskaldun askok (edo, esparru askotan, gehijenak) erakusten daben mailia oso eskasa danik. Hortik abiatuta uste dot larregizko errepresentaziñoia jasoten dabela, ez euren mailia edo eurak ekoiztutakua ona edo gure gustokua dalako, baizik eta lehenago izandako itxura “talibanegijagaz” (horreaitxik kitxarriena eta hertzainena) apurtzeko biharrizan traumatiko bat daukaulako.

    Horregaitik uste dot IJA geure gustuak ukatzera heldu garila, lehengo fantasmak izutzeko babes gisa hartutako jarrera katoliko, hippy, posmoderno, tolerante… (aukeratu nahi dozuna) horreaz ez goiazela inora. Gai izan bir gara eskasa danari eskasa dala esaten, ez estilo bat edo bestekua dalako, gustaten ez jakulako baino.

    Zergaitik dira Alderdi Popularreko ultrenak Nafarrak, Erkidegokuak edo abizen euskaldunak daukezenak? Beti euskaldunak ez dirazela demostratzen ibili bir izana sentitu dabelako, babes mekanismo bat da. Gu irrazional batzuk izan gara, baina horrek ez dau nahi esan beste muturrera jo bir dogunik, hori be ez da eta jarrera arrazionalena.

    Ez dakit azaldu banaz (eta hau ez da baselina).

  9. Ez nao Talibanagaz bape ados. Estilo bat gusta al jatzu edo ez…baina hortik beste konnotazio batzuk emotia pixkat pentsakera baztertzaile eta atzerakoia dala usteot.

    Zure artikulua patroi batek markaten dau: erozer esan eta gero “baina nik ez diñot…” baselinia bota…

    Musikia musikia da, estilo danak dauke sorreria nunbaiten baina baita mundu guztitik zabaltzeko gaitasuna bebai.

    Gustako jaten jakitxia Gosen kontra zer daukazun. Niri ez jat ezebe gustaten baina etxen dabena guztiz errespetagarrija da.

  10. Musika elektronikoen kontura asko daukazula deskubriduteko ikusten dot. Gauza bat da, gaur egunean, estatu espainolean irudi konkretu bategaz lotzea… baina Europa mailan, musika elektronikoak (mota izugarri asko dagoz) mugimendu alternatiboetan bere tokia dauko. Da ez dakit… Eginek Hertzaina-ekin egin eban egiten ez zagozen….

    musika elektronikoak sentzazino eta sentimendu asko adierazi lekeikez. Halan da be, artikulua betiko moduan bikaina, ironiz beteta, estilosua zara Talibaba!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s