Gazteok bildu independentziara!

Aurreko asteburuan lekittoko hainbat gazte bildu zirian maiatzaren 22ko hauteskundietan independentziaren alde bozkatzera dei egiteko. Horretarako arrazoiak azaltziagaz gain, datorren domekan Lekitton egingo dan ekitaldi nazionalian parte hartzera dei egiten dabe ohar honen bidez.

Aupa gazte!

Heldu da indarrak BILDU eta irabazteko sasoia!

Gutako askok ez dogu egoera normalizatu baten bozkatzeko aukerarik izan. Salbuespen egoerien belaunaldija gara. Azkan hamarkadan ilegalizazino eta ahal izan daben joko zikin guztijak erabili dabez ezkertiar eta independentistak udaletxe eta erakundietatik kanpo itxi eta euren boltsilluetara begirako eta herri honen desagerpenera begirako politikak egiteko.

Baina ongotan, abertzale eta ezkertiarrok indarrak bildu eta horreaz amaitzeko aukeria daukagu. Gure udaletxiak demokratixa eta herritxarrori zabaltzeko aukeria. Parte hartzeko ordua da, danon artian erabakitxeko ordua. Ustelkerijagaz amaitxu eta herritxarrok daukaguzen arazuari aurre egiteko ordua da. Gure udaletxiak espainolismoz hutsitxu eta Euskal Herri askera begira ipintxeko sasoia. Horretarako eta gure herrijak bihar daben benetako aldaketarako BILDU da motorra. Independentistok gara motorra!

Gazte! Zeuk daukazu giltza! Maiatzen 22an ez gelditxu etxian eta BILDU independentzira!

Independentzijen eta sozialismuen aldeko boto zaparradan itxo daitxezela!!!

Maiatzaren 15ean 13.30etan Bilduko eskualdeko ekitaldia burutuko da Lekeitioko Independentzia Plazan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s