Osamarik gabe hobeto?

 Asko enterako zinien moduan, baten bat azterketak prestatzen dabil eta posible da kobazuluan egunkaririk ez jasotia, Obamak bertako agintarien baimenik barik Pakistanera eliteko hiltzaileak bidali bitu, etxe baten sartu eta Osama Bin Laden hil dabela adierazi dau. Bitxartian bera sofa batetik dana zuzenian ikusten egon ei da.

Gorputza, hilaren eta familiaren nahiaren kontra, itsasora bota ei dabe (ez dago guztiz argi). Gorputzen argazki bakar bat zabaldu dabe, faltsua izan da.

Eztabaidia, komunikabide gehienetan holan ez bada izan be, bizirik dago kalian. Mundu mailako “terrorista” famatuena izan da, hildako askoaz lepuan (badaoz irailaen 11ko atentatuetan be AEBren eskua, behintzat hau burutzeko beharrezkua zan laguntza eskaintzeko izan bada be, ikusten dabenak), baina epaiketa barik hiltzeak hainbeste pertsona poztea seinale ona da?.

Eta Zeresanan zer?

1 thought on “Osamarik gabe hobeto?”

  1. Inperialismuak Ekialde Hurbileko herrijetan daukon etika maila bardinera eruan dabe islamistak euren gerria. Etikarik eza. Zuk hil etxen dozu, nik hil etxen dot. Eta horixen ixan da Mendebaldeko estatuak ikaratu eta ezbaijan ipini dabezena. Horrek taldiak gerria AEBak Iraken edo Israelek Palestinan etxen daben ankerkeri bardinagaz etxia erabaki dabe. Horixen da Europan gobernuak kezkatzen dabezena, horren aurrian ez dago errezetarik eta. On arte Estatuak etika portaera bat euken eta hitzarmenak bilatzen ebezen inspirazino marxista edo ezkerreko talde armatu politiko-militarrari ein bihar ixan dotze aurre. Baina talde islamistak erakusten daben presionoiagaz ez dago hitzarmen posiblerik, ez dago ez mintzaidetzarik ez minimoen taularik. Erabaki dabena da, zuk seme-alabak hiltxen banazuz Iraken edo Palestinan, nik zeure hiriburuan hilko dotzuraz.

    2001in mundua aldatu zan euskaldunen txarrerako, borroka iraultzailien kalterako. Dorre bikijak bota ebezenetik, aurreko hamarkadetako mentalidadetik urten eta “terrorismuen” barruan kokatzen dira gaur egunian mugimendu iraultzaile danak. Hortik gizartien itsukerija, “segurtasunen eza” eta horren ixenian etxen dizen gehijeikeri danak.

    Ikusi baino eztao 2001era arte Espainiar estatuak euki eban jokatzeko modua Euskal Herrijari dagokijonian eta 2001etik aurrera euki dabena. Kasualidade hutsa? Eztot pentsaten.

    Dorre bikijak Al-Kaedak botako ebazan baina AEB eta estatu inperialista guztijari kaltia baino mesedia igual!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s