Matxisanlto Eguna ospatuko da apirilaren 22an!

Aste Santuetako ostiralean, Soraluzen dugu hitzordua Euskal Herriko gazteok. Gazteok elkartu, eztabaidatu, parte hartu eta ondo pasatzeko aukera ezin hobea izango da. Lekittotik ere autobusa egongo da eta apirilaren 17a orduko apunta behar da tabernetan ipinita dauden zerrendetan.

MATXINSALTO
Iraultza gure baitan hasten da!

Apirilaren 22an gure matxinadarako ditugun tresnak ikusi eta esperientziak trukatzeko asmoz gazte mugimenduak Matxinsalto eguna antolatu du. Praktikara begira eremuz eremu iraultzarako ditugun tresnak ikusi ahal izango ditugu: kultura, komunikazioa, aisialdia, hezkuntza, sozioekonomia, nekazaritza eta, harreman ereduak eta sexualitatea.
Gure ordua heldu da, txo! Iraultza gure baitan hasten da! Egin ezazu behar duzuna!
Egitaraua

 
10:00etan izen ematearen irekiera Udaletxeko arkupean
11:00etan harrera Plaza Berrian
11:30-14:30 tailerrak
Harremanak eta sexualitatea
Komuniakzioa
Kultura
Hezkuntza
Nekazaritza
Ondoren bazkari herrikoia frontoian (txartelak egunean bertan izen ematearekin batera salgai)
Behin bazkaldu eta gero herriko txoko ezberdinetan kultur maratoia burutuko da. Honako guneak egongo dira:

Salto ausardiaz!: Dantza afrikarrak eta zanpantzarrak. Ez ikusteko, normalean bezala, baizik eta ikasteko. Dantza afrikar ikastaroa emango dute. Zanpantzarrak ere trajea jantzi eta bere ibilera bitxia ikasteko aukera izango da. Honetaz gain rokodromoa eta zirkoa ere egongo dira.
Salto erritmoaz!: Goientxe familia, Norte Apache, graffiteroak… Euskal Herriko hip-hoparen adierazgarriak.
Salto irudimenaz!: Bideo eta irudi sorkuntzaz osatutako erakusketa gela ilunean. Gazteon ikusentzuneko sormen lanak ikusteko aukera paregabea.
Salto kalera!: gelditzeko unerik utziko ez digun kale animazioa.
Salto sormenaz!: kontzertu didaktiko berezia musikari oso bereziekin eta ondoren bertso-hop emanaldi berezia.
Salto zentzumenetara!: Didgeridoo emanaldia, kontzertu lasaiak, txalaparta emanaldi bereziak…
…eta gauean… Salto Dantzara!: Izateren kontzertua, erromeria Xeroxiette taldearekin eta sorpresa gehiago ere ez dira faltako!

Informazioa osoa topatu.info/matxinsalto web orrialdean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s