ZEXIrako prest!

Dana dago prest ZerEsana Eguna ospatzeko. Egitaraua ezagutzen dogu dagoeneko, paella txapelketako zehaztasun gehienak be bai, eta inportantiena dana, gogoz gainezka gagoz. Gainera, eguraldiak be lagunduko deusku aurton!

Ixan be, aurten ahalegin berezia ein dogu, aurrekontuak ion eta Pello Zabala kontrata dogu, eguraldi onaren eske. Azkanian, eguzkiak be zeresanan parte hartu nahi dabela emoten dau, eta “zeruak argi”, ipar haize fina ta 20-24 gradu arteko tenperaturak aurreikusten dira zapaturako. Dana dala, bazkal osteko saiuan entzungo driazen desafinuek espero daigun euririk ez ekartia…

Gainontzekuan, hasi gara dagoeneko kuadrilla ezberdinen presentzia konfirmaten. Titiri, Zerzetia (aurtengo jaietako paella txapelketan “Limoizko Saria” eruan eban sukaldari talde berberagaz aurkeztuko dana), Karpiñak (Alejo barriro chef?), Dzi-Pla, Atezuan… Danak dagoz kezkatuta paella txapelketako arauen inguruan, baina hamendik lasaitasunera deitu nahi dogu herrija, iazko antz askorik ez dabe eukiko eta…

Baina ez dogu ezer askorik aurreratuko, egunian bertan sorpresak emotera ohituta gaoz eta. 12:00etan plazara bajatu eta handik aurrera pasako dan danari itxon biharko dotzagu. Bitartian, segi hatzaskolak jaten… eta emon berbari esanahija!

12:00etan DANOK PLAZARA!

14:30etan PAELLEN AURKEZPENA

15:00etan BAZKARIA

ostean… BERTSO-MUSIC ETA KONTZERTU HERRIKOIA

berandutxuao… JOKUAK (lotsatijenek be ein ahal ixatekuak)

ta gero… POTEO ANIMAUA

01:00etan KANTZONTZILO TA PANTALOIAKIN KORRIKA!

Ta ez ahaztu, nahi dabenak goixian goixetik Aittitta Txikik antolatutako mendi martxan parte harzteko aukeria daukola!

Ta aurreko gabaz, apirilen 8an, gabeko 22:00etan Zuluan Kemen McOna eta Joe O’ Lagarro-ren kontzertua!

3 thoughts on “ZEXIrako prest!”

  1. geu be amen gabiz aste osuan zihar paellia prestatzen ta al dizenak jaten, hori dana irabazteko asmuaz! aurten alejori egurrezko koilara handija kendukotzau!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s