Kasualidadia edo zensuria?

Lekitxar askoren Facebookian ezaguna ixango zan Lekittoko Txosna Batzordia. Konturatuko zinien modura, duela aste bete inguru sare sozialetik ezabatua ixan zan bere kontua, inungo azalpenik barik.

Hona hamen, batzordiak interneten daukon orrian argitaratutako salaketa eta azalpena:

Lekittoko Txosna Batzordia Facebook-etik kendu dabe!

Iñungo azalpenik emon barik ezta abixuri barik, Lekittoko Txosna Batzordiak FACEBOOKen eukan perfila ezabatu egin dabe aste onetan. Sare sozial honen bidez gure ekimen, eztabaida…en barri emotia izan da. Ta horretan jarraituko dogu!!!

Ez da lehenengo kasua Euskal Herrian sortu izan diren perfilak ezabatu izan dabezala, hainbat kasu ezagutu izan dira azkan hilabeteetan Sare Antifaxista edota Arnaldo Otegiren hanibat perfil adibide lez.

www.lekittokotxosnak.com

6 thoughts on “Kasualidadia edo zensuria?”

  1. Ba ni ez nago ados esaten danagaz, nitzako sare sozialak tresna bat dira, eta erabilpenaren esku dago, baina mezuak zuzenean zabaltzeko kriston erreztasuna dauke. Gero beste gauza bat da, sare sozial horrek noren eskuetan dagozen, da horreri guztako jakela jendeak txorraden inguruan bakarrik ibiltzea, da zentsuria be praktikan ipintzen dabela. Horretan total ados! Baina hori telebista moduan da, gaur egunean, zentsura egiten dau eta interes jakin batzun kontura mobitzen da, horrek zer nahi dau esan telebista danak apurtu behar doguzela… Ba nitzako gehiago da, kalidadez erabiltzen jakin behar dogula.

  2. AAAaaamigo! jo, ba nik facebookik be ez daukatelez mota ezberdinak dagozenik be ez dot jakin. Holan bada ixildu eitten naz.

    Ariñei berotu nintzan.

  3. ondinoko jentiari behin eta barriz entzuten jako, sare sozialak ondo erabiliz gero, oso baliabide aberatsak dirazela. zabaldu begijak !!!!!!!!!!

  4. aurreko komentarixuan ixena ipinitxia astu jat, baina neu nintzan.

    Uste dot ez nazula ondo ulertu. Zuk ipini dozun adibidian (pp, falta zana!! jajaja) ’empresa’ modura dago erregistrata. Fijaten bazara izenen azpixan ‘local bussines’ ekartzen dau, eta “lagun” egin birkuan “atsegin dut” bakarrik al dotzazu egin.

    Hori da nik esan dotzuten asunto teknikua. Talde bat erregistratu ezkero modu horretan ezin dabe zarratu (en printzipio), baina pertsona moduan errigistratzen bada ez daukazu aukerarik bez zure burua defenditzeko, zuzenian kanporatua zara. Ez dakidana da txosnetako perfila zelan erregistrau zan….

  5. Aipatu dozun detaile horretan dago gakua nitzako: “Egixa da bebai talde eta empresa askok eitxen dabela”. Egia da bai, eta ganera publikoki eta propaganda ofizialetan be agertzen da facebook bidez kontaktua burutu ahal dala elkarte jakin horregaz (adibidez: http://www.facebook.com/pp). Gure instituzio administratibo bat baino gehiago be saretuta dago.

    Horren DANEN aurka egiten ez dan bitartean, hau da, talde guztien perfilak sistematikoki eta inungo irizpide ideologiko barik ezabatzen hasten ez dirazen bitxartian, zeuk diozun moduan, irizpide TEKNIKO horretan itsu itsuan oinarrituta, diskriminazioaren usain eskasa hartzen hasten gara. Gertatzekotan ezingo da erabili zentsura. Baina ez da kasua.

    Araua:
    Batzuntzako bakarrik aplikagarria
    Lehenago ez da kontrakorik zehaztu/arrazoitu (arbitrarioki hartutako erabakiak saihesteko)
    Ondorio kaltegarriduna da

    ba, nitzako: Zentsura.

  6. Kontua hurbilegitxik ez dot ezagutzen baina bai komenta bir da facebookeko arauen arabera ezin dala talde bat ‘pertsona’ moduan erregistrau. Egixa da bebai talde eta empresa askok eitxen dabela eta facebookekuak ez dot uste ibiltxen dizenik perfil guztixak begiratzen. Itxura guztixa dauko baten batek abixua bota dotzela…

    Igual ankia sartu dot oso osorik, baina en printzipio perfil normal bat moduan (pertsonala) sortu bazan txosna batzordekua ba ez dot uste zentsura berbia zuzenena danik. Kasu honetan problema tekniko bat dala gehixago iruditzen jat…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s