ZerEsana Eguna XI, emon berbari esanahija!

Apirilaren 9an ospatuko dogu XI. ZerEsana Eguna. Egitarauak berrikuntza ugari eukiko ditxu, hitzetatik ekintzetara, danon artian berbari esanahija emoteko. Hona hamen egunen aurkezpena, azalpen eta zehaztasun guztiakin.

Iaz hamargarrenez zelan gozatu genduan ahaztu ez dogunian, hamaikagarren ZerEsana Eguna ate joka daukagu dagoeneko. Lekittoko gaztiok batu, ezagutu, komunikatu eta parte hartzeko eguna, lekittoko gaztion proiektu komunikatibuari bultzadia emon eta danona dala aldarrikatzeko eguna. Zer esana emon eta ixateko eguna.

Hamaika ixan dira gaur arte ZerEsana bera eta bere eguna ixendatzeko, kaleratzeko edota zabaltzeko erabili doguzen berbak. Sartu, esan, erabili, trukatu, sentidu, parte hartu, etorri, gozatu, komunikatu, apurtu, sendotu… Bakotxa bere esanahijagaz, baina zein baino zein garrantzitsuago.

Horregatik erabaki dogu aurten berbari esanahija emotia. ZerEsana osatzen daben berba horretako bakotxak hamaika aukera emoten dabezelako lekittoko gazte guztiona ixan nahi daben tresna hau egunez egun eraiki eta hainbeste komunikabidek osatzen daben letra-zopa erraldoien barruan zeresana bixirik eta osasuntsu mantentzeko.

Hamaika urte ta gero, gozuak ixaten, inkomunikazioa apurtzen, biluzten, harremanak sendotzen, ezagutzen… jarraitzen dogula erakutsiko dogu datorren apirilen 9an. ZerEsana danona eta danontzat dalako, emon berbari esanahija, emon zer esana!

 _________________________________________________________

Aurten, ohiko formatuari jarraitutako eguna antolatu dogu, baina berrikuntza ezebrdinakin. Alde batetik, egun handiaren aurreko gabaz, kontzertua egongo da Zuluan, motorrak berotu eta zeresana eguneko bazkalosteko saio berritzailian entzungo doguzen musikariak ezagutzeko.

Bestetik, ofizialki ZerEsana Eguna 12:00etan hasiko badogu be, goixian Aittitta Txikik antolatuko daben Mendi Martxiagaz elkarlanian arituko gara. Paellia prestatu nahi ez dabenak bertan parte hartzeko aukeria eukiko dau. Zehaztasun gehiago http://aittittatxiki.blogspot.com helbidian daukazuez.

Horrez gain, egitarauen barruko sorpresa eta nobedade ezberdinak be egongo dira, baina ez doguz aurretik danak azalduko…

 __________________________________________________________

ZERESANA EGUNA XI – Emon berbari esanahija!

12:00etan DANOK PLAZARA!

14:30etan PAELLEN AURKEZPENA

bitxartian… irratsaijua Arrakalatik, erakusketa eta gune ezberdinak Plazan.

15:00etan BAZKARIA

ostean… BERTSO-MUSIC eta KONTZERTU HERRIKOIA

berandutxuao… JOKUAK

ta gero… POTEO ANIMATUA

01:00etan KANTZONTZILLO eta PANTALOI KARRERIA Plazan

_________________________________________________________

Paella txapelketiak be nobedadiak eukiko dabezen arren, aurreratu leikegu ez dala pasan urteko bezain “berezia” ixango. Azkan postuan geratu zirinek espero dogu aurten ez dabela aldarrikapen-tanborradarik egin biharko epaia ezagutu ondoren…

Betiko modura arroza, orijua, gatza, ogija, edarijak eta postria zeresanak ordainduko ditu. Suak eta bonbonak be eskuragarri ipiniko doguzen arren, daukazuenok bajatzia komeniko litzateke, kuadrilla danentzako egotia ziurtatzeko. Eta bazkaririk prestatu ezin dabenentzako zeresanak be prestatuko dau paellia (ez da txapelketara aurkeztuko, trankil).

Amaitzeko, gogoratu eskertuko geunkela etorteko asmua dauken kuadrillek aurretiaz email bat bialtzia gure helbidera, lagun kopurua eta surik ta bonbonarik badauken abisaten, ahal dan neurrian (edo bestela berton gehitu komentarijuetan).

4 thoughts on “ZerEsana Eguna XI, emon berbari esanahija!”

  1. Imajinaten dou guaz kontako dozuela, (nahiz eta ia zahartzen eon gazte ixaten seitzen doun kuadrilia garilako) baina badaezpada abixa etten dou. Ez ahaztu Titiriaz! Urtero lez hor eongoara ZerEsana egunari esperientzi apur bat emoten, hau da, Xarkin da relebu hartzen! Aupa ZerEsana!

      1. Eta Herri Urrats?Badakitx ez dala erreza data egokia toataia baina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s