“GUERNICA GERNIKARA”

 Guernica lan famatua Gernikara ekartzeko eskatzeko asmuagaz olatu barri bat sortu da:

Hurrengo apirilak 26an 74 urte betetzen dira Gernika bonbardeatu zutenetik, bonbardaketa hau biztanleria zibil babesgabearen kontra izan zen, azoka zegoen astelehen batean eskualde guztitik etorritako jendea bertan zegoelarik.

Gernika ez zen izan edonola aukeratutako helburu bat, Euskal askatasunaren ikurra izateagatik baizik, Europako Demokrazia zaharrenetako bat izateagatik.

Errepublikar Gobernuak “Guernica” koadroa margozteko agindua eman zion Pablo R. Picassori, bonbardaketa dela eta bertako pertsonen sufrimendua eta hilketak salatzeko asmoz; gaur egun koadro hau bakearen eta Giza Eskubideen símbolo bihurtu da mundu guztian.

Guernica-Gernikara ekartzeko behar diren izapideei hasiera emateko eskatzen diegu dagokien Erakundeei. Honexegatik eta orrialde honetatik, zure atxikimendua eskatu nahi genuke eskaera honekiko, eta zure kontaktuei honen berri ematea eurek ere ekimen honen alde bozkatu ahal izateko.

Ziur gaude denon artean Guernica-Gernikara ekartzea lortuko dugula

Sinatzeko: http://www.guernicagernikara.net/home/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s