BOoOoGA!

Datozen asteburuetarako eskaintza zabala antolatu dabe Ibilaldiko lagunak:

Kantu afaria Lekeition, dantza entsaioak Ondarrun, irratsaio bereziak, kontzertua Lekeition eta mendi martxa Ondarrun.

Interersata egon ezkero… sartu:

2011-03-25, barikua
BOGA! Kantu afaria Itxas soinuarekin Lekeition. Lekeitioko Ikastolako jantokian 21:30ean.
MENUA: Menestra + bakailaoa edo oilaskoa + izozkia eta etxeko tarta +kafea eta patxaran kopa. 15€. APUNTATZEKO: Ikastolako idazkaritzan. Azken eguna martxoaren 23an.
 2011-03-26, zapatua
Euskal Jairako (apirilaren 9an izango dena) DANTZA ENTSAIOAK daude 11:00etan Zubi Zahar Ikastolan. Azaldu ezin dutenek entsaioak egingo dira ere eguaztenetan 15:00etatik 16:00etara, ikastolan bertan. Eta bietara ere (zapatutan zein eguaztenetan) joan daiteke. Entsaioa apirilaren 2an errepikatuko da.
MUSIKOentzat ere entsaioak daude, ikastolan bertan.
 
2011-03-26, zapatua
BOGA! IRRATSAIOA Radixu Irratian (105.5 FM). 12:00-13:30. Boga! Mendi martxako antolatzaileei, Aurrera mendi taldekoei elkarrizketa egingo diete. Ostean, Yolanda Loira (BOGA! Doinuak) elkarrizketatuko dut .
 
2011-03-26, zapatuan
BOGA! Ibilaldi kulturalaren barruan,  Markina-Xemeingo Emeki korala, Lekeitioko Zehatz taldea eta Ondarroako Unanue Akordeoi taldea batu dira “BOGA! Doinuak” kontzertua eskaintzeko. (Hiru taldeek emanaldi bi eskainiko dituzte: bata martxoaren 26an izango da, iluntzeko 19:30ean, Lekeitioko Azkue Aretoan, eta bigarrena, apirilaren 3an eguerdiko 12:00etan Markina-Xemeingo Mertzedeko elizan.
 
 2011-04-03, domekan
BOGA! MENDI MARTXA. Aurrera mendi taldearen eskutik ONDARROA-ONDARROA.
Informazioa eta izen-emotea Aurreraren webgunean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s