Talibana Returns

 Talibana, internetetik dabillela, barriro kantsa da guk eraikitako gizartiagaz.

http://www.youtube.com/watch?v=NmCi3sNPwEc

Interneten nahiku ezaguna egin da bideo hau. Ikusten doten bakoitxian negarrak be urten eitten nau; morroiak, nahiz eta egoeria kontrol pean daukola emon hasieran, negarrez amaitzen dau.

Eta nire buruari galdera bat egin biharrian aurkittu naz barriro be: Zetarako hainbesteko sufrimendua?

Nik kaltzarpia depilateko inpultsorik inoiz ez dot igarri, eta ondala gutxi entera nintzan mutillok be “derrigortuta” gaozela hau depilatera (“¡hombre no! Con esos pelos a la playa”).  Hanketakuak be bardin. Ni harro egon izan naz beti nire uliakin, gustora. Bai batzutan putadatxu bat izan dira (txikliak eta karameluak orokorrian, esparadrapua edo antzekoren bat tartian dagonian batez be).

Barriro erderara jota: ¡Donde hay pelo hay alegria! (ez nahasta pedofilia justifikateko asmuagaz asmatako: “donde hay pelito no hay delito” edo “donde hay cesped se juega” esaldijakin. Bigarren honek, ganera, kirola erabiltxen dau, esaldija “matxotasun prokreadorearen” ikurretako bat bihurtzen dau honek ezaugarri honek, duda barik).

Baina sakonago juteko asmuagaz idazten doraz honek, eta ahalegin txikitxu bat eingo dot. Modak, filosofia, artea, arkitektura eta politikak egiten daben moduan, denboraldijak daukoz; hau da, garai baten ohikuena eta hobiena dana, beste urte baten nazkagarrijena izatera pasaten da. Karraspijoko olatuen moduan, goian egotetik behera pasaten gara eta gero barriro gora. Olatu honetan, mendebaldian behintzat, eta “cooltender” batek segurunetik ez dau bardina esango, emoten dau gizonezkuak emakumetu nahi dirazela eta emakumiak maskulinotu; Lehenengo hau hobeto azaldukot beheko adibidiagaz.

Adibidetzat hartzen doraz, alde batetik, emakume ederrari egun emon (nahi) jakon esanahija: Hau da, altia, argala, umien arpeijagaz eta “kurba” barik. Historikoki emakume osasuntsuari emon jakozen ezaugarrijen kontrakuak azpimarratzen dira (http://farm4.static.flickr.com/3158/2952442728_522d38c9e5.jpg). Beste alde batetik, gizonezkua barriro “zaintzera”, pintxatera eta “itxura ona” mantentzera derrigortzen da. Nahiz eta emakumia beti zapalduta egon dan arlo honetan, gizonezkuentzako, genero moduan, hau nahiku barrija da. Zentzu honetan diñot emakumetu ein nahi dirazela, emakumiena izan dan zapalkuntza bat onartzera derrigortu dabezelako.

Beti izan da erakargarrijago leku baten ohikua ez dana (ontxe finlandiatik etorri jakuzela Lekittora: hamen rubijak eta rubijuak, eta han antza morenak eta morenuak; ANTZA DANEZ!…. gero…). Gorputza zaintzia edo aldatzia, desiragarrijao izateko esperantziagaz normaltasunian kokatu bir dogu.

Arazua sortzen da bi faktore batzen dirazenian: Erakargarritasuna espezie moduan, naturalki, lortu ezin doguzen ezaugarri batzutan oinarritzen danian, eta beste batetik itxura fisikuak gaur egun daukon garrantzia lortzen dabenian.

Itxura fisikua, gure egoera soziala zehazterakuan, beste ezaugarri gehijenak baino indartsuago da, eta desiragarrijak ez izatiak, “ezatsegina” izatiak, bazterketa soziala ekarri ahal dau. Lortu ezin dogunen menpekotasun honek, eta fisikoaren kultu irrazionalak, danok ezagutzen ondorio eztabaidagarrijak ekarten dabez. Baina nitzako garrrantzitsuenak bi liratekez: kontsumismo basatia; lortu ezin dogun hori lortzera begirako modu guztietako neurriak kontsumiduten doguz (eta inoiz guztiz gustora ez gaozelez gehijao kontsumiduten dogu); eta bestetik frustazio eta tristezijak (gizartiak eskatutako horrtan porrot egitera kondenatuta gaozelako gure burua kulpatzera heltzen garilako).

Laburtzeko; gorputzaren kultu hau inposatua dala konturatu bir gara, eta ezinezkua. Ipintxekotan, arrazionalagoak dirazen mugak jartzen ikasi bir dogu, eta gauza bakoitzari daukon garrantzia emoten. Hau ez dot idatzi pelikula amerikanuetan agertzen dirazen “auto-laguntzarako” liburu baten funtziñoia eduki dezan, ez. Baña balijo leike (nahiz eta bere gorputza gorrotatzera heldu danari gitxirako balijoko dotzon zeresanan idatzitxako testu kutre batek). Gehijao da kantsata dagon eta, neurri handi baten (handiegija be espero ezetz) olatu hau atrapatzera heldu nahi izan ez daben baten haserria bideratzeko modu bat.

Bideoko morroiak ikasten dau “el otro no me lo haces”. Eta gu ze, gimnasijora goiaz masa muskularra lortzen (nahiz eta gero honeri iñungo praktikotasunik ez dotzaun emongo), eta kirofanotik pasako gara titijak handitzeko… edo gauzak hotzian ikusten hasiko gara?

Bidian nahita geratu dirazen batzuk, konturatu ez dirazen beste batzuk, eta gorputza errespetatia zer dan ez dakijen batzuk (made in USA):
http://www.peopleofwalmart.com/?page_id=9798&paged=2
http://wtftattoos.com/page/2/

Bajatu eta jun emoten “next”

1 thought on “Talibana Returns”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s